Joan eduki nagusira

zoom ETSIIT-UPNA Racing Team taldea, Ingeniarien Eskolako lantegietan

ETSIIT-UPNA Racing Team taldea, Ingeniarien Eskolako lantegietan

ETSIIT-UPNA Racing Team taldeak stand bat izango du Nafarroako Lastertasun Zirkuituaren irekiera-ekitaldian (Los Arcosen). Ekitaldia larunbat honetan egingo da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskolako (TIIGMET) ikasle eta irakasle talde batek osatzen du ETSIIT-UPNA Racing Team taldea. Talde horrek Moto Student lehiaketan parte hartuko du. Izan ere, Moto Engineering Foundation-ek mundu osoko unibertsitateetako taldeen artean sustatzen duen erronka da zilindrada txikiko (125 cc 2t) lehiaketarako moto baten prototipoa diseinatzea eta garatzea.

Bere prototipoa zein egoeratan dagoen erakutsiko du NUPeko taldeak Los Arcosen, eta Karrera amaierako proiekturako erabiliko dute, urtebete baino gehiago baitaramate prototipo horrekin lanean. Denbora tarte honetan, motorrak fabrikatzen dituen enpresa bat balira bezala lan egin behar izan dute ikasleek: babesleak bilatu behar izan dituzte, motorraren diseinu grafikoa egin dute eta diseinu teknikoa kalkulu prozesuarekin, eta orain piezak ekoizteko fasean murgilduta daude bete-betean. Mihiztatzea eta errepideko probak egitea geratzen zaie. Itxura guztien arabera, proba horiek abuztuan egingo dira Los Arcoseko zirkuituan bertan.

Lehiaketa honetan parte hartzen duten taldeak titulazioko bigarren zatiko zazpitik hamabostera ikaslek osatuko dituzte, beren unibertsitateetako irakasle baten edo batzuen tutoretzapean. ETSIIT-UPNA Racing taldea, hain zuzen ere, izena emandako hamar ikaslek, eta izena eman gabe garapen teknikoan parte hartzen duten ikasmaila beheragoko hamabi ikaslek osatzen dute. Horrela, hurrengo edizioetarako, Unibertsitateko taldearen jarraipena ahalbidetzen da, eta maila teknikoa handitzea ere bai, hartutako esperientziari esker.

Taldeko 10 kideak Industria Ingeniaritza eta Industria Ingeniaritza Teknikokoak, Mekanika berezitasunekoak, dira, 20 eta 26 urte bitarte dituzte, eta erdiak emakumezkoak dira. Zehatz-mehatz, honako hauek dira: Ángela Cildoz Guembe, María Cildoz Guembe, Xabier Arteta Erviti, Ignacio Arenaza Borja, Maite Apesteguía Amoraza, Ernesto Limousin Aranzabal, Unai Zabala Versteeg, Maite Arbeloa Murillo, Iria Coba Antón eta Ibai Irigoyen Ulayar.

Parte hartzen duten irakasleak dira César Díaz de Cerio, Ibilgailuen Osagai eta Sistemak eta Motozikleten Ingeniaritzako irakaslea, eta José Sancho Rodríguez, Industria Ingeniaritza titulazioko arduraduna, eta Automozio Ingeniaritza, Garraioaren Ingeniaritza, Motozikleten Ingeniaritza eta Material Konposatuetako irakaslea, besteak beste.

Nafarroako hainbat enpresa eta talderen babesa du taldeak. Zehazki, babesleak hauek dira: Nafarroako Rural Kutxa, Circuito de Navarra (Los Arcos), Zabala Innovation Consulting, Ferretería Irigaray S.L., Elara ingenieros, IMCA industrias metálicas eta Caja Laboral. Horretaz gainera, mota ezberdinetako laguntza eman diete honako hauek: Vidal Racing Competition eta Donapea Institutua (aholkularitza teknikoa), Kukuxumusu (taldearen irudiaren diseinua), DIMEG – Pádovako Unibertsitatea (softwarea), Iris (katea), Inafag (errodamenduak), Carbonvice (karenatzea).


Lehiaketaren aldiak


Moto Student lehiaketak 18 hilabetetako iraupena du eta lehiaketazko motoziklismo talde baten egoera erreala sortu beharra dago: taldearen beraren osaera, bilatzea kanpoko laguntzak, teknikoak eta ekonomikoak, eta abar. Aldi hori gainditzen denean, hurrengo urratsa motorraren diseinua egitea da, teknika eta antolamenduzko arautegi bati zorrotz beteta, eta antolakuntzak ezarritako epeen barruan. Era berean, taldea babesleek bere esku utzitako baliabideetara mugatu behar da.

Diseinua egin ondoren, prototipoa eraiki behar da eta hautaturiko osagai komertzialak sartu behar dira eta proiektua epaimahai baten aurrean defenditu (diseinua, analisia eta kalkulu teknikoak, fabrikazio sistemak, kostuak...). Jarraian, antolamendukoen saioen aldia dator, eta horretan, txasisaren erresistentzia, frenatzea, ihes-gasak, azelerazioa, maniobratzeko gaitasuna, egonkortasuna eta lastertasun gorena bezalako gaiak neurtzen dira. Azkenik, lasterketa bat egingo da Alcañizko zirkuituan (nazioko aldian), eta hor, antolamendukoek hautatutako sustapen mailako gidariek gidatutako dituzte motoak, zozketen bidez.

Moto Student lehiaketa Moto Engineering Foundation fundazioak sustatzen du, eta honako hauek osatzen dute: Dorna Sports, Aragoako Gobernua, Bi Gurpiletako Sektoreko Enpresen Nazioko Elkartea (ANESDOR), Ciudad del Motor de Aragón, Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia, Zaragozako Unibertsitatea eta Aragoako Motoziklismo Federazioa.