Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurten bigarren aldiz parte hartuko du Tuterako Barazkiak Goresteko XVI. Jardunaldian, Erriberako hiriburuan apirilaren 16tik maiatzaren 2ra bitartean. Orden del Volatínek antolatu ditu jardunaldiak eta Tuterako Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Unibertsitatearen beraren laguntza du, beste erakunde, enpresa eta elkarterekin batera.
Unibertsitateak, zehazki, hitzaldi bat antolatu du Tuterako campuseko Ekitaldi Aretoan, eta Nekazaritza Ekoizpen Saileko Luis Miguel Arregui Odériz irakasleak emango du “Semilleros hortícolas: producción de plantas de calidad” izenburupean. Hitzaldia apirilaren 22an izango da arratsaldeko 19:00etan.
Bestalde, sukaldaritza ikastaro bat eskainiko dute inguruko hainbat sukaldarik: Remigio, Trinquete, 33, Sent Soví, Aire de Bardenas, Pichorradicas eta Lechuguero. Ikastaro trinko hau 20 ordukoa izango da eta Tuterako campuseko jantokietan emango da apirilaren 19, 21, 26 eta 28an, arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara.
Tuterako Barazkiak Goresteko Jardunaldietan jende askok parte hartzen du eta gastronomiako eta beste diziplina batzuetako pertsona ospetsuak erakarri ohi ditu. Erriberako hiriburua, bi astetan zehar, bete egiten da degustazioz, erakusketaz, erakusleihoen lehiaketaz, bisita gidatuz, ibilbide gastronomikoz, lantegiz, kataz, eta abarrez.