Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Angel García-Sanz, María Jesús Goikoetxea, Camino Oslé eta Patricia Yanguas

Ezkerretik eskuinera, Angel García-Sanz, María Jesús Goikoetxea, Camino Oslé eta Patricia Yanguas

Nafarroako Unibertsitate Publikoak mahai-inguru batekin hasiera eman die Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiei, eta bertan emakumeak unibertsitateetan dabiltzalako mendeurrena ospatu da. Ekitaldia eguerdiko 12:30ean izan da Ikasgelategiko 018. gelan eta bertan unibertsitateko irakasleek parte hartu dute.

“2010. Ehun urte emakumeak unibertsitateetan” izan da mahai-inguruaren izenburua. Moderatzailea izan da Camino Oslé Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordea, eta bertan izan dira Ángel García-Sanz Historia Garaikidean katedraduna; María Jesús Goikoetxea Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanoa; eta Patricia Yanguas Matematika Aplikatua arloan irakasle titularra.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak adierazpen instituzional bat onetsi du, non unibertsitateko kide guztiei gonbit egiten baitie ospakizun honen inguruan antolatutako ekitaldietan parte har dezaten, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lanean jarraitzeko borondatea adierazi baitu.

Ekitaldien egitarauak heldu den ostegunean, martxoaren 11n, izango du jarraipena Miguel Ángel Arconadaren hitzaldi batekin. Era berean, Ikasgelategiko 018. gelan izango da. “Nola egin elkarrekin berdintasunean bizitzeko?” eta “Berdintasuna hazteko. Ni neu, geu eta geurea” izango dira Arconadak aztertuko dituen gaiak eguerdiko 12:30etik aurrera.

Olibondoen eraikineko Gradu Aretoan, asteartean, martxoaren 16an, “La penosa historia de Penélope López” monologoa eskainiko da Nunila Lópezek aurkeztuta. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da.

Azkenik, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien artean, Sario eraikineko sarreran “Nafarroako emakume idazleak” erakusketa jarri da, heldu den martxoaren 22ra arte ikusgai egongo dena