Joan eduki nagusira

zoom G9ko kudeatzaileen bileraren irudia

G9ko kudeatzaileen bileraren irudia

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera G-9 Taldea osatzen duten unibertsitateetako kudeatzaileak, Arrosadiko campusean bildu dira gaur goizean, dagokion arloko batzordean, unibertsitate kudeaketa hobetzearekin lotutako gaiak aztertzeko.

Besteak beste, ondoko gai hauek aztertu dituzte G9ko kudeatzaileek: taldeko unibertsitateetako aurre-erretirorako ereduak, unibertsitateetan pentsio-planen inguruan sortu diren ekimenak, kudeaketa sistemaren alderdi berritzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileen mugikortasun hitzarmena eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatean RPT (lanpostu zerrenda) berria ezartzearen balantzea.

Lan saioan ondoko unibertsitateetako kudeatzaileak egon dira: Zaragoza (Rosa Cisneros), Euskal Herria (Xabier Aizpurua), Oviedo (Eusebio González), Errioxa (Guillermo Bravo), Kantabria (Enrique Alonso) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Pedro Iráizoz), eta Gaztela-Mantxako kudeatzaileordea (José Joaquín Rodríguez-Patiño). Denboralea dela eta, ezin izan dira etorri Extremadurako eta Baleareetako ordezkariak. Arloko batzordeko buru aritu da Errioxako Unibertsitateko errektorea, José María Martínez de Pisón jauna.

G-9 Taldea diru-irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1997an sortua, eta bere kideak unibertsitate publiko bakarrak dira dagozkien autonomia erkidegoetan. Hauek dira: Gaztela-Mantxa, Kantabria, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Oviedo, Euskal Herria, Nafarroako Publikoa eta Zaragoza. Taldea sortzearen xedea zen osatzen duten irakaskuntza erakundeen arteko lankidetza sustatzea, hala irakaskuntzan eta ikerketan nola kudeaketan eta zerbitzuetan.