Hasiera > Kirolak > Lehiaketak > Espainiako unibertsitateko txapelketak
Unibertsitateen arteko 2023ko Espainiako txapelketan 2022-2023 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatutako guztiek dute parte hartzeko aukera, betiere izaera ofiziala duten eta estatu osoan baliozkoak diren graduko, masterreko eta/edo doktoretzako ikasketak egiten ari direla egiaztatzen badute –Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 37. artikuluari jarraikiz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak ematen dion idazketan–.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak banakako kiroletan bakarrik parte hartuko du Unibertsitateen arteko 2023ko Espainiako Txapelketan.
Deialdian parte hartzeko, izena emateko formularioa bete eta Eskabide Orokor baten bidez aurkeztu beharko zaio Kirolen Sailari NUPen egoitza elektronikoaren bidez:
Izena emateko epea 2023ko martxoaren 12ra arte.
Ikasle parte-hartzaileak Goi Mailako Kirolarien Araudiaren 4. artikuluan irakaskuntzari laguntzeko ezarritako neurrien onuradun izaten ahalko dira.
Ikasleek 1 ECTS kreditu lortzen ahalko dute unibertsitateen arteko Espainiako txapelketetan parte hartzeagatik.
Unibertsitateen arteko 2023ko Espainiako txapelketaren argazkiak