Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Lehiaketak > NUP Torneoa (Iruñea)

NUP Torneoa (Iruñea)

Nafarroako Unibertsitate Publikoko XXXVII. Torneoa - Iruñeko campusa

Partes de este texto:

Informazioa eta izen-ematea

Zer da NUPeko Torneoa?

Unibertsitateko adiskide eta kideen arteko lehiaketa bat da, seihilekoka egiten dena (udazkenean eta udaberrian).

Nork har dezake parte?

Baldintza hauetakoren bat betetzen duten guztiek:

  • NUPeko gradu, master edo doktoretzako ikaslea izatea.
  • NUPeko ikasketa berekietako ikaslea izatea.
  • NUPeko irakasle eta ikertzailea edo TEKAZELa izatea.
  • NUPeko ikasle ohia izatea eta A3U programan izena emanda egotea.

    Zein kiroletan hartzen ahal duzu parte? zer prezio du?
Taldeko kirolak Prezioa
 
3x3 saskibaloia 30 € taldeko
7ko futbola 100 € taldeko
Areto-futbola 100 € taldeko
Banakako eta binakako kirolak Prezioa
 
Eskalada  (1) 10 € /pertsonako
Frontenisa (banaka) 10 € /pertsonako
Frontenisa (binaka) 20 € / bikoteko
Tenisa (banaka) 10 € / pertsonako
Binakako tenisa (gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoa) 20 €/ bikoteko

Oharra.- Taldeak gizonez, emakumez eta gizon eta emakumez osatzen ahalko dira, eta guztiek kategoria berean jokatuko dute.

(1) Deialdia egin zain

 

Noiz?

Udazkeneko Torneorako inskripzioa 2025eko irailaren 3tik 15era eginen da.

 

Nola egin behar da izen ematea?

  1. Joan izen-ematea online egiteko formulariora.
  2. Izen-ematea gauzatzeko ordainketa egin (*)
  3. Bidali ordainagiria deportes@unavarra.es helbidera.

(*) Izen-ematea ez da gauzatutzat emanen ordainketa egin arte

 

Nola sartu izena emateko formularioan?

Izena emateko, online formularioa bete behar da. Hura zabaltzeko, sakatu beheko esteka. 

 

Izen-ematea

 

 

Behin sartuta, datuak bete behar dira, eta lehenetsitako ordu tarteak aukeratu.

ERNE: Formularioa bete aurretik, kirol diziplina bakoitzeko ordutegien taula begiratzea gomendatzen da, eta aukeran dauden ordutegien artean lehenesten dituzunak hautatzea. Lehenespen hori garrantzitsua izan daiteke taldeak hautatzeko orduan.

Ez dira onartuko datu guztiak beteta ez dituzten inskripzioak.

Taldean egiten diren kirolen inskripzioan, taldeko ordezkariak tramitatu beharko du inprimaki betea. Binakako kirolen kasuan, bikoteko kideetako batek bidali beharko du.

Aurreinskripzioa formularioaren bidez bakarrik egiten ahalko da. Kontuan hartuko da inskripzioak zer ordenatan egin diren. 

 

 

Nola egin behar da inskripzioaren ordainketa?

  1. Joan Zerbitzuen Atarira (sartu Unibertsitateko helbide elektronikoan sartzeko erabiltzen dituzun erabiltzaile izena eta pasahitza), “kultura eta kirolak” atalean sartu, eta jarraian “Jardueretan izena ematea”. Ondoren, eman “kirolak” botoiari, eta, ondoren “NUP Torneoa” atalari. Han, aukeratu zein kirol eginen duzun eta egin ordainketa.
  2. Bidali ordainagiria posta elektronikoaren bidez deportes@unavarra.es helbidera.

 

 

Ordainketak

Ordainketak irailaren 15era arte eginen dira, hori baita inskripzioak egiteko azken eguna. Esteka hauen bitartez sar zaitezke ordainketa egiteko orrialdera.

Nola eman izena eta nola ordaindu
 

 

Unibertsitateko komunitatea

Unibertsitateko komunitateko kide ez direnak

 

 

 

Jokalarien altak eta bajak egiteko aldia.

Irailaren 19ra arte ematen ahalko dira taldeetako jokalariak altan eta bajan. Egun horretatik aurrera, taldeak finkatuta geldituko dira.

Jokalarien altak edo bajak formalizatzeko, ordezkariak deportes@unavarra.es helbide elektronikora bidali behar du egindako aldaketei buruzko informazioa, bai eta alta eman nahi duten pertsonen datu pertsonalak ere. (Izen-deiturak, NANa, sexua, telefonoa, e-maila eta titulazioa)

 

ADI

Salbuespen modura, jokalariak ez agertzea edo partida geroratu behar izatea saihesteko, partida jokatu ezin duen jokalari batek aukera izanen du beste pertsona bati emateko haren partez jokatzeko eskubidea. Ordezkoak emakumezkoa izan beharko du. Partida bakoitzean behin bakarrik eskatzen ahalko da ordezko jokalari bat, eta ordezkoa ezin izanen da izan txapelketa beste talderen batean jokatzeko izena eman duen inor. Edonola ere, partida baino 3 egun lehenago eman beharko da aldaketa horren berri, eta Lehiaketa Batzordeak hartuko du horri buruzko erabakia. Kredituen aitorpenari dagokionez, partida “jokatu” gisa agertuko zaio ordezkoa eskatzen duen jokalariari.

 

Udazkeneko Torneoaren egutegia

Egutegiak webgunean argitaratuko dira irailaren 19tik aurrera.

Torneoa irailaren 22tik aurrera hasiko da modalitate batzuetan.

 

 

Subir

Arautegi orokorra

 

 

NUP TORNEOAREN ARAUTEGI OROKORRA – IRUÑA

1. Baldintza orokorrak

Unibertsitateko adiskide eta kideen arteko lehiaketa bat da, seihilekoka egiten dena (udazkenean eta udaberrian).

Torneo bakoitza erregulatzeko, bere arauak (oinarriak), arautegi orokorra eta Espainiako federazioaren arautegi ofiziala hartuko dira kontuan.

Oinarri hauetan azaltzen ez den beste edozein gorabehera Lehiaketa Batzordeak erabakiko du.

2. Parte-hartzaileak

Torneo honetan honako hauek parte hartzen ahalko dute: NUPeko graduko, doktoretzako edo ikasketa berekietako ikasleek. NUPeko TEKAZELak ere onartuko dira, bai eta Irakasle eta ikertzaileak ere. Azkenik, A3U programan izena emanda dauden ikasle-ohiek ere ematen ahalko dute izena.

3. Torneoko kirol diziplinen zerrenda

Lehiaketa Batzordeak seihileko bakoitzean argitaratuko du aldi horretan eskainiko diren kirol diziplinen zerrenda.

4. Inskripzioa:

NUPeko Torneoetan (udaberrikoan eta udazkenekoan) izena emateko eta ordaintzeko epeak eta modua Lehiaketa Batzordeak erabakiko ditu seihileko bakoitzean, eta behar besteko aurrerapenez argitaratuko dira kirolen webgunean.

5. Komunikazioak

Egutegiak, emaitzak eta sailkapenak Unibertsitateko kirolen webgunean argitaratuko dira.

Antolatzaileek parte-hartzaileei edo taldeetako ordezkariei egin beharreko banakako jakinarazpenak edo haiek elkarri egin beharrekoak Unibertsitateak ikasle bakoitzari esleitzen dion helbide elektronikoaren bidez eginen dira. Izena ematean baimena ematen da ordezkarien artean helbide elektronikoa eta sakelakoaren zenbakia komunikatzeko, betiere antolakuntzari dagozkion helburuetarako.

6. ECTS kredituak

Aitorpen akademiko gisa ECTS kreditu bat eskuratuko dute modalitate eta kategoria bakoitzeko lehenbiziko hiru sailkatuek (bai Udazkeneko Torneoan, bai Udaberriko Torneoan), betiere gutxienez sei parte-hartzaile badaude torneoan eta torneoko partiden % 80an parte hartu badute.

7. Itzulketak

Ez da itzulketarik eginen Kiroletako Unitateari ez dagozkion arrazoiengatik.

8. Arautegia eta arbitratzea

Torneo bakoitza erregulatzeko, bere arauak, arautegi orokorra eta Espainiako federazioaren arautegi ofiziala hartuko dira kontuan.

Beste pertsona bat iruzurrez ordezteak eta/edo jokalariren batek arauzko baldintzak ez betetzeak zigorra ekarriko du, hau da, puntuak kenduko zaizkio talde, bikote edo norbanakoari eta/edo tartean dauden jokalariak kanporatu eginen dira banakako edo taldeko txapelketatik.

Arbitratzea lehiaketan dauden bi taldeen arteko adostasunez eginen da, taldeko kirolen finalaurrekoetan eta finaletan izan ezik, haietan arbitroak egonen baitira.

Torneoko parte-hartzaileek Unibertsitateak emandako kirol jantziak erabiliko dituzte, talde gisa edo banakako parte-hartzaile gisa identifikatzeko balio baitute. Bi aurkariek kolore bera badute, bisitari gisa jokatzen duenak NUPek emandako peto edo jantzi bereizgarri bat jantzi beharko du. Hori ez betetzea zigorra ezartzeko arrazoia izanen da, eta aktan jasoko da.

Lehiaketaren sailkapen faseetan sartzeko –lehiaketak hala eskatzen badu–, ahalegina eginen da jokatu beharreko partidak multzoetako lehen eta bigarren sailkatuen artean ekitatez banatzeko. Halakorik egin ezin bada, Lehiaketa Batzordeak aurretiazko fase baterako deialdia egiten ahalko du, salbuespen moduan. Fase horretan, bigarren sailkatuak elkarren artean lehiatuko dira hurrengo fasera igarotzeko.

Oinarrietan azaltzen ez den edozein gorabehera Lehiaketa Batzordeak erabakiko du.

Lehiaketa Batzordearen erabakiak apelaezinak dira, eta ezin da gora jotzeko errekurtsorik aurkeztu.

9. Bertaratze-kontrola

Parte-hartzaile guztien bertaratzea kontrolatuko da, bai jokalekuan bertan, baita instalaziora sartzeko erregistroan ere. Horretarako, Unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko da, instalazioen eta txapelketaren ardura duten langileek hala eskatzen dutenean.

Instalaziora sartzeko, beharrezkoa izanen da Unibertsitateko txartela erakustea, eta aldez aurretik aktibatuko da NUPen torneoan parte hartzeko.

Jokalariek Kirol Bulegoko idazkariak partida baino lehen eginen duen akta ofizialean agertu beharko dute.

Bertaratutakoen kontrolaz arduratzen diren langileek edozein unetan eskatzen ahalko diete NANa jokalariei, nor diren egiaztatzeko.

Kontrol horrek baliokidetasunagatik kredituak lortzeko frogagiri gisa balioko du, bai eta lehiaketa-arauak betetzeko ere.

10. Instalazioetan sartzeko denbora tarteak

Parte-hartzaileak Unibertsitateko txartelarekin sartuko dira instalazioetan, gehienez ere topaketa hasi baino ordu erdi lehenago, eta bukatu eta ordu erdira aterako dira.

11. Talde bat ez agertzea

  1. Baldin eta partida hasteko ezarritako ordutik denbora-tarte jakin bat igarotzen bada talde bat (edo biak) agertu gabe, taldea ez dela agertu ulertuko da. Denbora-tarte hori zenbatekoa den torneo bakoitzaren oinarrietan jasoko da, eta hala ez bada, 5 minutukoa izanen da.

    Halaber, talde batek jokalari kopuru nahikorik ez badu dagokion partida jokatzeko, taldea ez dela agertu ulertuko da. Kopuru hori torneo bakoitzaren oinarrizko arauetan jasoko da. Hala ez bada, honako hau izanen da partidan agertutzat jotzeko gutxieneko kopurua: taldea osatzen duten jokalariak, modalitatearen arabera, ken bat. 

    Salbuespen modura, eta talde bat ez agertutzat ez jotzeko ondorioetarako soilik, partida jokatu ezin duen jokalari batek aukera izanen du beste pertsona bati emateko haren partez jokatzeko eskubidea. Ordezkoak emakumezkoa izan beharko du. Partida bakoitzean behin bakarrik eskatzen ahalko da ordezko jokalari bat, eta ordezkoa ezin izanen da izan txapelketa beste talde batzuetan jokatzeko izena eman duen inor. Edonola ere, partida baino 3 egun lehenago eman beharko da aldaketa horren berri, eta Lehiaketa Batzordeak hartuko du horri buruzko erabakia. Kredituen aitorpenari dagokionez, partida “jokatu” gisa agertuko zaio ordezkoa eskatzen duen jokalariari.
  2. Ustekabeko kausen batengatik ez agertzea ontzat ematen ahalko da behar bezala justifikatuz gero. Lehiaketa Batzordeari 3 egun lehenago jakinaraziko zaio, edo, dagokion denboran, kasua larria bada. Kasu guztietan, Lehiaketa Batzordeak erabakiko du zer egin.
  3. Partida batera ez agertzeak partida galtzea ekarriko du, bai eta puntuak kentzea ere, dagokion oinarrian jasotakoaren arabera edo, bestela, Lehiaketa Batzordeak erabakitzen duenaren arabera.
  4. Partidaren akta osatu gabe geldituz gero, jokalari bakar bat ere ez dela agertu ulertuko da, eta horrek bi taldeei ekarriko die zigorra.
  5. Zilegi da kirol bakoitzaren oinarrizko araudian ezartzea zenbat partidatara ez agertuz gero kanporatuko den taldea lehiaketatik. Ez agertzeagatik kanporatzen bada talde bat, aurrez agertu diren partidetako akta ofizial guztiak baliogabetuko dira, bai eta bi taldeetako parte-hartzaileei edo aurkariei emandako puntu guztiak ere.

12. Geroratzeak eta/edo egutegiaren aldaketak.

Prozedura:

  1. Partida geroratu edo aldatu nahi duten talde/bikoteen ordezkariek mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: deportes@unavarra.es (arreta emateko orduak: astelehenetik ostegunera, 07:30etik 22:00etara). Mezu horretan, partida aldatzeko zer ordu dauden libre galdetu beharko dute.
  2. Salbuespen modura, eta partida geroratu ez dadin, partida jokatu ezin duen jokalari batek aukera izanen du beste pertsona bati emateko haren partez jokatzeko eskubidea. Ordezkoak emakumezkoa izan beharko du. Partida bakoitzean behin bakarrik eskatzen ahalko da ordezko jokalari bat, eta ordezkoa ezin izanen da izan txapelketa beste talde batzuetan jokatzeko izena eman duen inor. Edonola ere, partida baino 3 egun lehenago eman beharko da aldaketa horren berri, eta Lehiaketa Batzordeak hartuko du horri buruzko erabakia. Kredituen aitorpenari dagokionez, partida “jokatu” gisa agertuko zaio ordezkoa eskatzen duen jokalariari.
  3. Partidak aldatzeko eskaerak bi taldeetako ordezkariek adostu ondoren egiten ahalko dira, betiere programatutako ordutegia baino 48 ordu baliodun lehenago gutxienez (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo). Horretarako, inprimaki bat aurkeztu behar da behar bezala betea (harrera-lekuan hartzen ahal da inprimakia edo webgunean deskargatu), eta hor zehaztu behar da zer egun eta ordu aukeratu diren. Bi ordezkariek sinatu behar dute, eta Lehiaketa Batzordeari eman behar diote, modu presentzialean edo elektronikoki deportes@unavarra.es helbidera bidaliz. Aldaketak ez du balio ofizialik izanen Lehiaketa Batzordeak baimendu arte.
  4.  Arrazoia behar bezala justifikatu ondoren talde/bikoteen artean desadostasunik egonez gero, Lehiaketa Batzordeak erabakiko du noiz jokatuko den geroratuko partida. Erabaki hori apelaezina izanen da, eta nahitaez bete beharko dute bi talde/bikoteek.
  5. Lehiaketa Batzordeak bi taldeetako ordezkariei erantzunen die partidaren aldaketa onetsi edo ukatu duen jakinarazteko.
  6. Baldintzaren bat betetzen ez bada, batez ere Lehiaketa Batzordeari jakinarazten ez bazaio, ez da ulertuko partida geroratu dela, baizik eta taldea ez dela partidara agertu.
  7. Geroratutako partidak aldaketa horri dagokion fasea bukatu baino lehen jokatu beharko dira, eta ezin izanen da beste partida bat geroratu jokatu gabeko partida geroratu bat dagoen bitartean.

13. Informazioa

Torneoari buruzko informazio guztia webgune honetan dago kontsultatzeko:

Ordezkariekin harremanetan jartzeko, Unibertsitateak emandako helbide elektronikoa erabiltzen ahalko da.

 

 

[1] Deialdia egin zain

[2] Izen-ematea ez da gauzatutzat emango ordainketa egin arte.

Subir

Partidak egunez aldatzeko eskaera

Subir