Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Abonuak eta sarrerak

Abonuak eta sarrerak

Bonuak (kirol txartela) eta sarrerak. 2023-24 ikasturtea

Instalazioetan sartzeko edo kirol jardueretan parte hartzeko:

     1. Ezinbestekoa da hilabeteko, seihileko edo urteko bonu bat erostea (kirol txartela) (1), bonuan sartzen diren jardueretan parte hartzeko eta instalazioetara sartzeko. Horretaz gain, klaseetarako derrigorrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea.

     2. Izena ematen ahal duzu bonuan sartzen ez diren beste jarduera batzuetan ere.(1)

     3. Sarrera bat erosten ahal duzu (1), Sarrera horrek instalazioetara sartzeko aukera ematen dizu, baina ez klaseak edo instalazioak erreserbatzekoa.

 (1) NUPeko ikaslea, unibertsitateko komunitatekoa edo NUPeko Adiskide eta Ikasle Ohien A3U Programakoa bazara, bonua edo sarrera NUPeko txartelean kargatuko da; gainerako erabiltzaileei kiroletako sarbide txartelean kargatuko zaie. Txartel hori lortzeko jpg formatuko argazki bat bidali beharko duzu deportes@unavarra.es helbidera, bonua edo sarrera erosi ondoren.

Abonuek epe hauetarako balioko dute: urtekoa, 2024ko ekainaren 30era bitarte; udazkenekoa, 2023ko abenduaren 31ra bitarte; udaberrikoa, 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, eta hilekoak, erosten den egunetik hilabetera.



NOLA ETA NON EROSI BONUAK ETA SARRERAK?

Irailaren 1etik aurrera, ondorengo esteka hauetan:

Unibertsitateko kideak

Unibertsitateko kide ez direnak

 

 

 

PREZIOAK

PREZIOAK

  Bonuak (Kirol txartela) Sarrerak
  Hilekoa Udazkenekoa Udaberrikoa Urtekoa Egunekoa
- NUPeko ikasleak (titulu ofizialetakoak edo berekietakoak) 16,50 € 44€ 66 € 105 € 2,75 €
- Unibertsitateko gainerako kideak eta parekatuak(1) 20,70 € 55,20 € 82,80 € 135 € 3,45 €
- NUPeko Adiskide eta Ikasle Ohien A3U Programakoak eta hitzarmen bat dutenak* (2) 30 € 80 € 120 € 190€ 5 €
- Kanpokoak 45 € 120 € 180 € 280 € 7,50 €

Bonuak eta sarrerak erosteko gutxieneko adina: 17 urte

(1) Tarifa hau NUPeko irakasle eta ikertzaileei eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatuko zaie, kasu batean zein bestean bai aktibo daudenei bai erretiratuei. Hauei ere aplikatzen ahal zaie: beren ezkontideari edo bikotekide egonkorrari –6/2000 Foru Legeak ezarritako moduan–, gurasoei (etxe berean bizi direla egiaztatuz gero) eta 30 urtetik beherako seme-alabei (etxe berean bizi direla egiaztatuz gero).

Parekatutzat jotzen dira Unibertsitate-Gizarte Fundazioko langileak, G9 taldeak Iruñean kontratatutako langileak, Gizarte Kontseiluko kideak eta hitzarmen jakinetan sartzen diren ikertzaileak.

(2) NUPek azpikontratatuta dituen enpresetan lan egin eta zerbitzu profesionalak unibertsitateko campusean ematen dituzten langileei ere aplikatuko zaizkie prezio horiek.

Kiroletako sarbide txartelaren kopia, galduz gero: 6 €.

% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak salbuetsita daude instalazioen edo/eta kirol jardueren prezio publikoak ordaintzetik.

NUPeko kirol instalazioak alokatzen dituzten klub edo federazioetako kideentzako kirol txartelak 6 euroko kostua izanen du federazioko edo klubeko kide bakoitzarentzat, talde bakoitzean 30 kide baino gehiago badira.

Sarrera edo bonuak itzultzea: Ez da itzulketarik onartuko Kiroletako Unitateari ez dagozkion arrazoiengatik.

ZERTARAKO AUKERA EMATEN DIZU BONUAK (KIROL TXARTELAK)?

  • Kirol instalazioak erabiltzeko aukera. Pilotalekua eta tenis pistak erabiltzeko, on line erreserba egin behar da aldez aurretik

KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua