Graduko eta masterreko ikasleek kredituak erdiesten ahalko dituzte kirol jarduera gidatu edo antolatuetara joateagatik edo haietan parte hartzeagatik. Graduko ikasketak egin bitartean burutzen diren jarduerak baizik ez dira kontuan hartuko.
Kredituak aitortzea unibertsitate zabalpeneko jarduerengatik
Nola kontsultatu espedientean norberak unibertsitate zabalpeneko zer jarduera egin dituen: esteka honetan.
1 ECTS aitortzen ahalko zaie jarduera bakoitzeko, betiere seihilekoan 22 saiotan gutxienez hartzen badute parte.
Halaber, kreditu bat lortzen ahalko dute NUPeko Torneoan parte hartzeagatik, betiere behar bezala egiaztatzen badute 20 partida jokatu dituztela gutxienez 1. eta/edo 2. seihilekoan: Unibertsitateko Torneoa (udazkenekoa eta udaberrikoa)
Era berean, kredituak lortzen ahalko dituzte NUP ordezkatuz Espainiako eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzeagatik.