Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Lehiaketak > Nafarroako unibertsitateko txapelketa

Nafarroako unibertsitateko txapelketa

NAFARROAKO 2025eko UNIBERTSITATE TXAPELKETA

Zer da ?

Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko ikasleen arteko txapelketa bat da, eta 2025eko martxoan eginen da.

 

Nork har dezake parte?

2024-2025 ikasturteko NUPen Udazkeneko Torneoa irabazi duten taldeak.

 

Noiz eta non izanen da txapelketa?

   Areto-futbola, gizonezkoena: martxoaren 31n, astelehena, 20:00etan, Nafarroako Unibertsitatean.

   Boleibola, emakumezkoena: apirilaren 2an, asteazkena, 20:30ean, Nafarroako Unibertsitatean.

 

NAFARROAKO  ARETO FUTBOLEKO GIZONEZKOEN TXAPELKETA UNIBERTSITARIOA IRABAZI DU NUPek

 

Partida martxoaren 31n jokatu zen, 20:00etan, Nafarroako Unibertsitatearen kiroldegian.

Partida oso lehiatua eta bizia izan zen, eta bi taldeek erakutsi zuten maila altua dutela. Azkenean, NUPek 6 eta 4 irabazi zuen.

Talde irabazlea NUPeko Udazkeneko Txapelketako egungo txapelduna da. Taldeko jokalariak Cintruénigokoak dira, futbolzale amorratuak kirol horren bertsio guztietan (zelaikoa, aretokoa...), eta zenbait gradutako ikasleak. Talde ona da, jokatzen duenean feeling ikaragarria duena eta jokaldi bakoitza disfrutatzen duena.

Zorionak, txapeldunak!

ALINEAZIOA

 

 

NUP TXAPELDUNORDE EMAKUMEZKOEN NAFARROAKO BOLEIBOL TXAPELKETAN

Partida apirilaren 2an jokatu zen, 20:30ean, Nafarroako Unibertsitatearen kiroldegian.

Bi taldeak kiroltasun handiz aritu ziren, eta sakrifiziorako gaitasun handia erakutsi zuten. Nafarroako Unibertsitateko taldeak 3 eta 0 irabazi zuen.

NUPeko taldeak, boleibol jardueran izena emandako ikasleek osaturik egon arren, ausardia handiz egin zion aurre maila altuko talde federatu bati.

Bejondeizuela, neskak!

ALINEAZIOA