Joan eduki nagusira

Alejandro Galdeano Cantero Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduko ikasleak brontzezko domina lortu du Madrilen egin den Eskrimako Espainiako Unibertsitate Txapelketan. Ikasleak ezpatako modalitatean lortu du saria Francisco de Vitoria Unibertsitateak antolatutako txapelketa batean. Taldeka, NUPek bosgarren postua lortu du gizonezkoen ezpatako modalitatean. 

zoom Ezkerretik eskuinera, NUPeko eskrima-taldeko ezpata-tiratzaileak: Mateo Urmeneta, Alejandro Galdeano (brontzea) eta Alejandro Moreno.

Ezkerretik eskuinera, NUPeko eskrima-taldeko ezpata-tiratzaileak: Mateo Urmeneta, Alejandro Galdeano (brontzea) eta Alejandro Moreno.

Alejandro Galdeano ikasleaz gain, bi ikasle hauek osatzen zuten NUPeko taldea: Alejandro Moreno Jiménez Erizaintzako Graduko ikaslea eta Mateo Urmeneta Repáraz Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduko ikaslea. Nafarroako erakunde akademikoko taldearen aurretik geratu ziren Valladolideko Unibertsitatea (urrea), Madrilgo Carlos III (zilarra), Valentziako Politeknikoa (brontzea) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (laugarren postua).