Hasiera > Kirolak > Jarduerak > Dibertsitate
Heldu den seihilekorako zerbitzu hau eskaintzen dugu: “Entrenatzaile pertsonala dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat”.
Zerbitzu horiek kontratatzeko, aldez aurretik abonu bat erosi behar da, eta erreserba egin webgunearen bidez.
Jarduera horietan izena emateko 17 urtetik gorakoa izan behar da.
Dibertsitate funtzionala dutenentzako entrenatzaile pertsonalak zurekin bakarrik eginen du lan; ariketa saioetan lagunduko dizu eta entrenamendu-saioak banan-banan planifikatuko dizkizu.
Pertsona trebatua eta tituluduna da (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako titulua duena), eta zure helburu pertsonala eta indibiduala lortzen lagunduko dizu: zure egoera fisiko orokorra hobetzen, kirolen batean hobeki lehiatzeko gaitasunen bat hobetzen, tonifikatzen, hipertrofiatzen, argaltzen, patologia edo lesioren batetik osatzen, etab.
Entrenatzaile pertsonala arduratuko da egin beharreko bide guztia diseinatzeaz eta koordinatzeaz helburu horiek lortu arte, eta modu osasungarri eta koordinatuan eginen du hori erabiltzailearekin batera. Bien artean harreman estua sortuko da, eta horrek erabiltzaileak bere helburu pertsonalak erdiesteko dituen motibazioa eta konfiantza areagotuko ditu.
Zerbitzu hau erabiltzeko lehen urratsa da entrenatzaileetako batekin hitzordua eskatzea webgunean.
Lehen hitzordu horrek (60 minutu) eskubidea emanen dizu elkarrizketa pertsonala egiteko, helburuak eta itxaropenak partekatzeko eta lehen entrenamendu pertsonala egiteko. Hortik aurrera entrenamendu pertsonal bakoitzarengatik ezarritako prezioa ordainduko duzu. Hitzordua eskatu beharko duzu beti, 60 minutuko tarte hori zuretzat bakarrik gorde dezan entrenatzaileak.