Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

NUP mendira

“NUP mendira” eta eskalada 2025eko udazkenean

Batik bat Unibertsitateko komunitateko kideentzat dira jarduerak (ikasleentzat eta Unibertsitateko komunitateko gainerako kideentzat). Ikasle ohien programako kideek eta Unibertsitatetik kanpokoek ere ematen ahalko dute izena.

Programa

Mendi ateraldiak eta eskaladakoak udazkeneko seihilekoan
Ateraldia Describapena Data Tokiak Oharrak
1 Panticosako bainuetxea, Iboi Urdinak lr.2025/09/27 50  
2 Moncayo mendia (Iruñeko campusa)  lr.2025/10/25 40  
3 Moncayo mendia (Tuterako campusa) lr.2025/10/25 40  
4 Olzako oihanean zeharkaldia, Estribiellako lepoa lr.2025/11/29 50  

 

Ateraldi guztiak NUPeko kirol instalazioetako aparkalekutik abiatuko dira.

Ateraldietan izena emateko, 17 urte behar dira gutxienez. 

Ezinbestekoa izanen da aski sasoi onean egotea.

Garraioa eta istripuetarako asegurua sartuak daude ateraldi bakoitzaren prezioan.

Ateraldien prezioa
NUPeko ikasleak  10 €
Unibertsitateko komunitateko gainerako kideak eta parekatuak 13 €
Beste batzuk 17 €

Parekatuak hauek dira: Unibertsitate-Gizarte Fundazioko langileak, G9ak Iruñean kontratatutako langileak, Gizarte Kontseiluaren kideak eta hitzarmen jakin batzuetan sartzen diren ikertzaileak.

Izena emateko epea:

2025eko irailaren 10eko 09:00etatik aurrera eta ateraldi bakoitza izanen den asteko asteazkeneko 14:00ak arte.

Jarduera aurrera ateratzeko, 20 lagunek eman behar dute izena gutxienez.

Izena emateko modua

 

Unibertsitateko kideak

Unibertsitateko kide ez direnak

 


Webgunearen bidez eman behar da izena.

1. Unibertsitateko komunitateko kideek  NUPeko posta-kontuaren erabiltzailea eta pasahitza erabili behar dituzte zerbitzuen atarian sartzeko. Atarian sartu ondoren, hautatu “Kultura eta kirolak” fitxa, eta, gero, “Inskripzioa jardueretarako”

Webaren bidezko ordainketak bakarrik txartelaren bidez egingo dira

2. Unibertsitatetik kanpokoek NANa (letrarik gabe) eta pasahitza erabili behar dituzte kredentzial gisa.

Inskripzioaren zenbatekoa ordaintzen bada ere, horrek ez du esan nahi ikaslea onartua izan denik, interesdunak Kiroletako Bulegoak eskatutako baldintzak bete behar baititu onartua izateko.


Baldintza orokorrak

Dirua itzultzea. Kiroletako Unitateari ez dagozkion arrazoiengatik ez da ez dirurik itzuliko eta ez da aldaketarik eginen.

Aurreko ateraldietako argazkiak

Kantabria/Toloño mendilerroko sei tontor (2024ko otsailak 25)

Auñamendi

Aratz

Zeharkaldia Izas kanalean barrena (Canfrancetik Formigalera)

Ezkaurre

2023ko udazkena
Udazkena Ordesan
Moncayo
Mallos de Riglos
Urbióngo zeharkaldia