Hasiera > Kirolak > Jarduerak > Entrenamendu pertsonalizatuak
Heldu den seihilekorako zerbitzu hau eskaintzen dugu: "Planifikatu zure entrenamendua".
Zerbitzu horiek kontratatzeko, aldez aurretik dagokion bonua edo sarrera erosi behar da, erreserba webgunean egin behar da eta dagokion prezioa ordaindu.
Jarduera hauetan izena emateko 17 urte behar dira gutxienez.
Emaiezu kalitatezko ukitu bat zure entrenamenduei utzi teknikari espezializatuei zuri laguntzen (planifikatzen) eta erdietsi zure helburuak.
“Planifikatu zure entrenamendua” zerbitzuaren barnean daude:
NUPeko gimnasioan (muskulazio gelan eta ariketa kardiobaskularreko eremuan) eta kirol instalazioetan entrenatzea da kontua, baina gimnasioko teknikariek (Javier Escribanok eta/edo Leyre Fernándezek) dena planifikatuz eta gainbegiratuz, modu osasungarrian, zorrotzean eta pertsona bakoitzarentzat egokia den programa baten arabera egin dadin.
Ez du axola zein den zure helburua (indartu, mehetu, kirol baterako prestatu, GAP, hipertrofiatu, lesio batetik sendatu, etab.); izan ere, zuretzat bakarrik diseinatu duten plangintza honen bidez erdietsiko duzu, teknikariek prestatu dizkizuten planei jarraitzen badiezu betiere.
Izena emateko modua
Unibertsitateko kideak ez direnak
Planifikatu zure entrenamendua. Prezioak
Prezioa
|
|
---|---|
NUPeko ikasleak | 10 € |
Unibertsitateko komunitateko gainerako kideak | 15 € |
NUPeko Adiskide eta Ikasle Ohien A3U Programakoak eta hitzarmen bat dutenak | 20 € |
Kanpokoak | 40 € |
Parekatutzat jotzen dira Unibertsitate-Gizarte Fundazioko langileak, G9 taldeak Iruñean kontratatutako langileak, Gizarte Kontseiluko kideak eta hitzarmen jakinetan sartzen diren ikertzaileak.
Ez da itzulketarik eginen ez egun-ordurik aldatuko Kiroletako Unitateari ez dagozkion arrazoiengatik.