Ebaluatzeko prozesuak jarduera multzo bat hartzen du dokumentuek dauzkaten balioak identifikatzeko, eta balio horien arabera dokumentuak epe jakin batean kentzeko izanen dira, edota behin betiko gordetzeko, eta sarbide mota jakin bat beharko dute.
Ebaluatzeko ardura Artxibo Batzordearena da, eta hartzen dituen erabakiak dokumentuak gordetzeko egutegian jasotzen dira, non zehaztu ere egiten baitira dokumentu sail bakoitza gordetzeko arauak, eta 2009tik aurrerako analisiak badira, dokumentu sailari lotzen zaion administrazio prozeduran zehazten dira arau horiek.
• Goi Mailako Kirolarientzako Programaren diru laguntzak
• Unibertsitateen arteko Espainiako txapelketak
• Lehiaketa federatuak
• Hautaketa libreko kredituak ematea kirol praktika egiteagatik
• Kirol fitxak
• Sarreren kudeaketa kirol zerbitzuengatik
• Kirol instalazioen erabilera kudeatzea
• Kirol ikastaro eta eskoletarako inskripzioa eta kudeaketa
• Goi Mailako Kirolarientzako Programaren diru laguntzen frogagiriak
• Nafarroako Unibertsitate Publikoko Torneoaren antolaketa
• Diru laguntzarako eskaera Goi Mailako Kirolarientzako Programa duten unibertsitateentzako
• Diru laguntzarako eskaera kirol klubetarako lehiaketa ofizialetan parte hartzeko
• Nazioarteko kirol torneoak