Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Administrazio Publikoa aztertzeko duen ikerketa-taldearen eta Smart Cities Institutuaren (ISC) bidez eta Veridas enpresarekin batera, “Datuak, adimen artifiziala eta Administrazio Publikoa” ikerketa-mintegia antolatu du datorren irailaren 29rako. Mintegia Ada Byron aretoan eginen da, Arteak eraikinean, Arrosadiko campusean (Iruñea). 

zoom Seminario Investigación

Ikasle bat, NUPen.

Mintegia DADMINDATA (Administrazio Zuzenbidea eta datuak) ikerketa-proiektuaren parte da, eta haren programa Unibertsitateko webgunean kontsultatzen ahal da. Saioak 9:00etatik 14:30era eginen dira, eta aurrez aurre zein online jarraitzen ahal dira.

Mintegi honetako hitzaldiak gai hauen ingurukoak dira: gizarte digitala eta eskubide digitalak, adimen artifiziala administrazio publikoen jardueran, administrazio publikoek egiten duten datuen erabilera, eta identitate digitala. Saioen inaugurazioa Martín Razquin Lizarragak –NUPeko Administrazio Zuzenbideko katedraduna– eta Esteban Morrás Andrések –Veridaseko zuzendarietako bat– eginen dute. 

Batzorde antolatzailea eta batzorde zientifikoa

Hauek dira mintegiaren batzorde antolatzaileko kideak: Martín Razquin Lizarraga eta José F. Alenza García NUPeko Administrazio Zuzenbideko katedraduna eta Miren Sarasíbar Iriarte eta Aritz Romeo Ruiz diziplina bereko irakasleak. Batzorde zientifikoa, NUPeko irakasle antolatzaileez gain, Administrazio Zuzenbideko honako katedradun hauek osatzen dute: José Luis Piñar (CEU San Pablo Unibertsitatea, Madril), Alejandro Huergo Lora (Oviedoko Unibertsitatea) eta Julián Valero Torrijos (Murtziako Unibertsitatea).