Joan eduki nagusira

198 irakasleren artean gauzatzen ari diren 23 ekimen pedagogiko nabarmendu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak hezkuntza-berrikuntzako proiektuen sariketaren bigarren deialdian. 2020-2023 aldirako NUPen Plan Estrategikoan sartutako eta joan den ikasturtean abiarazitako ekintza horrek helburu argi bat du: Unibertsitateko graduko eta masterreko titulu ofizialen egungo hezkuntza-eredua eraldatzea eta metodologia aktiboetan, teknologian eta zeharkako gaitasunen garapenean oinarritutako eredu bat bultzatzea. Irakaskuntzako Errektoreordetzaren ekimena izan da deialdia, eta NUPeko Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiak (HBGMI) koordinatu du, eskolekin eta fakultateekin lankidetzan.

zoom Hezkuntza-berrikuntzako proiektuen lehenbiziko deialdiari buruzko esperientziak trukatzeko jardunaldian parte hartu zuten irakasleak. Argazkiaren erdian, ezkerretik eskuinera: Ramón Gonzalo, NUPeko errektorea; Inmaculada Farran Blanch, Irakaskuntzako errektoreordea, eta David Benito Pertusa, NUPeko Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiaren arduraduna (HBGMI).

Hezkuntza-berrikuntzako proiektuen lehenbiziko deialdiari buruzko esperientziak trukatzeko jardunaldian parte hartu zuten irakasleak. Argazkiaren erdian, ezkerretik eskuinera: Ramón Gonzalo, NUPeko errektorea; Inmaculada Farran Blanch, Irakaskuntzako errektoreordea, eta David Benito Pertusa, NUPeko Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiaren arduraduna (HBGMI).

Ikasturte honetan, hezkuntza-berrikuntzako jardunaldi bat egin zen lehenbiziko deialdiaren inguruko esperientziak trukatzeko. Unibertsitateko 22 irakaslek hartu zuten parte, eta NUPeko sail guztietako 75 lagun bertaratu ziren guztira. Gaikako hiru mahaitan antolatuta, proiektuek ikasturtean zehar izandako aurrerapenei buruz hitz egiteko balio izan zuen bilera horrek, eta metodologia aktiboak, gela alderantzikatua eta gaitasunen garapena izan ziren hizpide. “Proiektu hauek tresna egokiak dira irakaskuntza-taldeek etengabe aldatzen ari den gizarte honen eskakizunei erantzunen dieten proposamen pedagogiko berriak planifikatzeko, inplementatzeko eta baliagarriak ote diren egiaztatzeko, aurrerapen metodologiko eta teknologikoak etengabeak baitira. Aldaketa bat proposatu beharko da, eta ikerketa-metodo zientifiko bati jarraitu hipotesi bat formulatzeko eta proiektua garatu bitartean baliagarria ote den egiaztatzeko”, adierazi du Irakaskuntzako Errektoreordetzak. “Halaber, proposatutako aldaketa beste titulu batzuetan aplikatzeko modukoa den baloratuko da”, adierazi dute.

Aurtengo deialdian nabarmendu diren 23 proiektuak Unibertsitatearen bederatzi jakintza-arloetakoak dira: Nekazaritzako Elikagaiak, Zientziak, Industria, Informatika eta Telekomunikazioa, Osasuna, Ekonomia eta Enpresa, Giza eta Gizarte Zientziak, Hezkuntza eta Zientzia Juridikoak. Gainera, haietako bik Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzak bultzatutako nazioarteko aipamena jaso dute, eta, horri esker, laguntza espezifikoa izanen dute Erasmus+ eta bestelako deialdi europarretara aurkezteko. Honako bi hauek izan dira: “Errealitate birtuala: nolako eragina duen ikaskuntza-prozesuetan” (Amalia Ortiz Nicolás) eta “Nonahiko ikaskuntza errealitate handiagotuaren bidez: alfabetatze anizkunen pedagogia literatura-hezkuntzan eta ondare-hezkuntzan” (Carola Sbriziolo).

Nekazaritzako Elikagaiak, Industria eta Informatika eta Telekomunikazioa

Zehazki, goian adierazitako nazioarteko proiektuez gainera, jarraian daude zerrendatuak gainerako proiektuak, arloa eta irakasle arduraduna adierazita. Nekazaritzako Elikagaien arloan, “Argiak, kamera, ekin!: elikagaien kontserbazioa” (Carmen Barba González-Albo) eta “Digitalizazioa eta jasangarritasuna Nekazaritzako Elikagaien eta Biozientzien arloetan” (Ramo Barrena Figueroa). Industria Zientzien arloan, honako hauek hautatu dituzte: “Ingeniaritzako ikasketetako ezagutzaren eta jardueren integrazio horizontala ibilgailu elektrikoen teknologiak garatzeko: Motostudent” (José Sancho Rodríguez), “OT Agile: metodologia arinen ezarpena ingeniaritzako prestakuntzan” (José Valdenebro García) eta “Benetako kasuetan oinarritutako ikasteko metodologia aktiboen aplikazioa. Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza” (Ángel Andueza Unanua). Bestalde, Informatikaren eta Telekomunikazioen arloan, proiektu hauek aitortu dira: “Ikaskuntza pertsonalizaturako bideoteka” (Eduardo Magaña Lizarrondo) eta “Irakatsiz ikastea: Ingeniaritza Biomedikoko Graduko irakasgaien arteko hezkuntza-interakzioak” (Javier Rodríguez Falces), zeina Osasunaren arloan ere baitago kokatua.

Ekonomia eta Enpresa, Giza eta Gizarte Zientziak, Hezkuntza eta Zientzia Juridikoak

Ekonomiaren eta Enpresaren arloan, proiektu hauek nabarmendu dira: “Gelako esperimentuak Ekonomia modu aktiboan ikasteko” (Sara Martínez de Morentin Osés), “Zuzendaritza estrategikoaren simulazioaren bidezko ikaskuntza” (Ferdaous Zouaghi) eta “Gamifikazio digitala Ekonomiako eta Enpresako graduetako ikasleek unibertsitateko ikasketak hasi orduko matematikako prestakuntzan dituzten gabeziei heltzeko” (María Jesús Campión Arrastia). Azken hori ere Osasunaren arloan dago kokatua.

zoom Ebaluazio jardunaldiaren une bat. Mahaian, ezkerretik eskuinera, Inmaculada Farran, Ramón Gonzalo eta David Benito.

Ebaluazio jardunaldiaren une bat. Mahaian, ezkerretik eskuinera, Inmaculada Farran, Ramón Gonzalo eta David Benito.

Giza eta Gizarte Zientzien arloan, honako hauek hautatu dira: “Gizarte lanean zerbitzu eginez ikasteko talde sozioedukatiboak - Aukera” (Rubén Lasheras Ruiz), “Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduan gizarte zientziak ikasteko diseinu unibertsala ikuspuntu ekosozialetik” (Teresa Benito Aguado), “TPACK (technological pedagogical and content knowledge) irakasleen gaitasun digitala garatzeko Gizarte Zientzien didaktikan (Carlos Ciriza Mendívil) eta “Ikaskuntzaren diseinu unibertsaleko prestakuntza: IKTen erabilera ikasgelan irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren prozesuak eta dibertsitatearen arreta hobetzeko” (Alicia Peñalva Vélez).

Zientzia Juridikoak eta Osasun Zientziak

Zientzia Juridikoei dagokienez, proiektu gau gauzatuko dute: “Zugandik hurbil, NUP” (Leyre Elizari Urtasun). Osasunaren arloan, berriz, honako hauek: “Errealitate birtualaren aplikazioa Fisioterapiako diziplinak integratzeko bide gisara” (Ana Bays Moneo), “Famcare proiektua: Medikuntzako eta Erizaintzako graduetan lankidetzako gaitasunak eta gaitasun interprofesionalak eskuratzea” (Cristina García Vivar), “Giza patologiaren oinarri estruktural, funtzional eta terapeutikoak” (Juan Manuel Casas Fernández de Tejerina), “Medikuntzako Graduan genero ikuspegia inplementatzeko esperientzia pilotua” (Begoña Pérez Eransus) eta “POIa eta zeharkako gaitasunak Psikologiako eta Medikuntzako graduetako Psikologiari buruzko hasierako bi irakasgaitan” (Pablo Ruisoto Palomera).

Azkenik, “Transferentzia sozialeko ikasketa-amaierako lanak” proiektua (Lucía Martínez Virto) zenbait jakintza-arlotan dago kokatua: Nekazaritzako Elikagaiak, Zientziak, Industria, Informatika eta Telekomunikazioa, Osasuna, Ekonomia eta Enpresa, Giza eta Gizarte Zientziak eta Hezkuntza.