Joan eduki nagusira

Deustuko Unibertsitateak irabazi du Euskarazko VIII. Eztabaida Liga, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatua, zeina joan den larunbatean egin baizen, azaroak 13, Iruñean, Foru Parlamentuaren egoitzan. Euskal Herriko Unibertsitatea izan da finalista, eta Mondragon Unibertsitateko Iraia Irazusta Mujika ikasleari eman diote hizlari hoberenaren saria.

zoom Estudiantes, jurados y autoridades.

Ikasleak, epaileak eta agintariak, Euskarazko VIII. Eztabaida Liga amaitu ondoren, Nafarroako Parlamentuan.

Honako hauek osatzen dute talde irabazlea: Markel Amo Sánchez, Aritz Castro Landazuri, Ainara Esandi Herrero, María Lertxundi Vaquero eta Olaia Mujika Anduiza.

Bestalde, honako hauek dira bigarren sailkatutako taldeko kideak: Oier Burgaña Ibarbia, Unai Juaristi Arroitajauregi, Oier Larrinaga Vivanco eta Aitor Recalde Lazaro.

zoom Equipo ganador

Talde irabazlea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Parlamentuan.

Lehenbiziko eta bigarren sailkatu diren horiez bestalde, gainerako parte-hartzaileak NUP eta Mondragon Unibertsitatea izan dira. Guztira ia hogei ikaslek hartu dute parte, eta adimen artifiziala gizakia ordeztu eta hark egiten duena egiteko gauza ote den eztabaidatu dute.

zoom Segundo clasificado

Bigarren sailkatua, Euskal Herriko Unibertsitatea, lehiaketa bukatu ondoren.

Agintariak sarien banaketan

Lau unibertsitateetako ordezkari hauek izan dira sarien banaketan: Martin Larraza Kintana, NUPeko Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako errektoreordea; Junkal Gutiérrez Mangado, EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea; Xabier Riezu Arregui, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko errektoreorde eta Komunikazioko zuzendaria; eta Idoia Peñacoba Etxebarria, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia. Halaber, Nafarroako eta Euskadiko parlamentuetako lehendakari Unai Hualde Iglesias eta Bakartxo Tejeria Otermin ere izan dira ekitaldian.

zoom Mejor oradora

Iraia Irazusta Mujika (Mondragon Unibertsitatea) izendatu dute hizlaririk hoberena.

Epaimahaiari dagokionez, Unai Belintxon Martín (NUP), Beñat Flores Puga (Mondragon Unibertsitatea), Markel Oregi Varela (EHU) eta Olatz Ukar Arrien (Deustuko Unibertsitatea) irakasleek eta Izaskun Ibarra Berasain kazetariak osatu dute.

Epaileek saria emateko orduan irizpide jakin batzuk izan dituzte kontuan, hala nola argudioen kalitatea, eztabaidagaiaren inguruko ikerketa, aurka egiteko gaitasuna, denboraren eta espazioaren erabilera, talde lana eta hizkera egokia.