Joan eduki nagusira

zoom Ikertzaile bat Agrobioteknologia Institutuan

Ikertzaile bat Agrobioteknologia Institutuan

Landare biologiak medikuntza edo elikadura bezalako esparruetan dituen aplikazioak ezagutzea eta irakaskuntzaren esparruan landareekin lotutako irakasgaien ikuspegi berritzaile bat sortzea dira NUPeko udako ikastaroaren helburuetako batzuk. Ikastaroa uztailaren 23 eta 24an egingo da Kondestablearen Jauregian.

Ikastaroa 9:15ean hasiko da hitzaldi honekin: "Landareei buruz ez dakizun guztia", eta goiz eta arratsaldez egingo da.  Lehenengo egunean landareen ezagutzan eta hezteko tresnetan jarriko da arreta, hitzaldi hauen bidez: XXI. mendeko superlandareak. Iraultza berdearen historia",  "Zure landareak zure sakelakoan. Bildu eta partekatu biodibertsitatearen datuak", "Landareek liluratuta. Hezteko tresnak" eta "Mesedez, ikastetxe honetatik gertuen dagoen zuhaitza? Naturaren garrantzia hezkuntzan".

Ostiralean sukaldaritzan eta osasunean dituen aplikazioak aztertuko dira. Hala, adituek hitzaldi hauek egingo dituzte: "Supermerkatuko botanika. Aztertu landareak zure sukaldean”, “Sukaldaria eta landareak: inspirazio-iturrien bila inguruan”, “Sendabelarrak lehen mailako arretan” eta “Herri erabilerak eta belar sendagarriak: Berresten du zientziak antzinako jakintza hori?". Ikastaroari amaiera emango dio mahai-inguru honek: "Landareen erabilera osasunean, elikaduran eta hezkuntzan: beharrezkoa da ala ez?".

Ikastaroaren zuzendariak Raquel Esteban eta José Fernando Morán Agrobioteknologia Institutuko ikertzaileak izango dira (Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak eta Nafarroako Gobernuak partekatzen dute zentro misto honen titulartasuna). Haiekin batera saioak emango dituzte Javier Peralta NUPeko irakasle eta aholkulari botaniko independenteak; Miguel Ángel de la Cruz, “La botica de Matapozuelos” Michelin izar bat daukan jatetxeko sukaldaria; Isabel Oliva Osakidetzarako S.H.D mediku internistak (etxeko larrialdiak); eta Silvia Aquerreta etnobotanikako freelance-ak.