Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

NUPeko ikasleak

Curriculumaz kanpoko praktikak UNITA landa-inguruneko mugikortasun programaren bidez

Curriculumaz kanpoko praktikak 2024ko UNITA landa-inguruneko mugikortasun programaren bidez

1º ESKAERA EGIN AURRETIK
Deialdiaren oinarriak                                              

2º ESKAERA

Eskaera
3º ONARTUEN ZERRENDAK Onartuen eta hautatuen zerrenda
4º BETEBEHARRAK Onartzea edo uko egitea
Betebeharrak

 

HELBURUA

Deialdi honen helburua NUPeko ikasleak hautatzea da UNITA partzuergoaren esparruan 2024an curriculumaz kanpoko praktikak egiteko landa-inguruneko mugikortasun programan parte har dezaten.

2024ko ekainetik irailera eginen dira praktiketako egonaldiak, gutxienez 3 astez eta gehienez 4 hilabetez.

NUPen Erasmus+ 23/24 deialdiaren barrenean sartu nahi izanez gero praktikak, ikasleek gehienez 12 hilabetez egiten ahalko dute  egonaldia edo Erasmus+ mugikortasuneko programa, praktikaldi hau eta titulu bereko beste Erasmus programa batzuen bidez lehenago egindakoak batuta.

NORENTZAT?

2023-2024 ikasturtean NUPeko graduko, unibertsitate masterreko edo doktoretzako ikasketa ofizialetan arduraldi osoan matrikulatuta dauden ikasleentzat.

ZER POSTU ESKAINTZEN DIREN LANDA-INGURUNEKO MUGIKORTASUNERAKO

Eskainitako postuak

IKASLEAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

UNITA Bulegoak partzuergoko unibertsitateen esku jarriko ditu ikasleen eskaerak, izena emandako postuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Partzuergoko unibertsitateek eskaera bakoitza eskainitako posturako egokia ote den baloratuko dute  , eta praktiketako leku bakoitzerako hautatu diren ikasleei buruzko proposamena jarriko dute gainerako unibertsitateen eskura.

Hautatzeko 6 proposamen baino gehiago jasoz gero NUPen Erasmus+ 23/24 deialdiaren barrenean sartzen ez diren praktiketarako, batez besteko nota ponderatuaren arabera aukeratuko dira hautagaiak.

DIRULAGUNTZAK

  • 2 hilabete baino gutxiagoko praktikaldietarako, edo UNITAren praktikaldi hau eta mugikortasuneko beste Erasmus programa baten bidez lehenago egindakoa batuz 12 hilabete baino gehiago dirautenetarako: gehienez ere 600 €-ko 6 beka, joan-etorrietarako dirulaguntza gisa.
  • 2 hilabeteko edo gehiagoko praktikaldietarako (UNITAren praktikaldi hau eta mugikortasuneko beste Erasmus programa baten bidez lehenago egindakoa batuz 12 hilabete baino gehiago egin dituzten ikasleak bazter utzita): Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak horretarako finkatutako dirulaguntzak.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Deialdiaren oinarriak

ESKAERA

Epea: apirilaren 10etik 18ra.

ONLINE ESKAERA

  • Dokumentu hauek aurkeztu behar dira (eskaera-aplikazioan bertan atxikita):
    • Eskaera egiteko formularioa; lehentasunen arabera zer postu eskatzen diren eman behar da aditzera. II. eranskina.
    • Hizkuntza-mailaren egiaztagiria.
    • Curriculum vitaea, Europass formatuan.
    • Motibazio gutuna.

Ikusi tramitea

ONARTUEN ZERRENDA

Behin-behineko zerrenda: 2024/05/28

Erreklamazioak: Maiatzaren 29tik ekainaren 4ra.

Behin betiko zerrenda 

ONARTZEA EDO UKO EGITEA

Ikaspostua onartzea edo hari uko egitea: 

Ikasleak esteka honetan onartu behar du ikaspostua:

ONARTZEA EDO UKO EGITEA

BETEBEHARRAK

a) Bekaren xede diren praktiketako postuetako bat esleitzen zaien ikasleek, bekaren onuradun izateko, onartu egin behar dute beka, eta horrek berekin ekarriko du agiriak formalizatzea eta SEPIEk ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzea.

b) Enpresa edo erakunde hartzaileak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak edo UNITA partzuergoak antolatzen dituzten informazio bileretara joatea.

c) Enpresa edo erakunde hartzailean egotea praktika bakoitzerako aurreikusitako denbora osoan.

d) Praktiketako postu baten ikasle edo egresatu esleipendunak ikastegiek edo Unibertsitate-Gizarte Fundazioak ebaluazioa egiteko eskatzen dizkioten agiriak, memoriak eta txostenak aurkeztu beharko ditu.

e) Praktiketako egonaldia amaitu ondoren, praktikaldia ebaluatu eginen dute, SEPIEk ezarritako irizpideen arabera (hala badagokio) edo aitorpen akademikoa arautzen duten Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arauen eta horiekin bat datozen xedapenen arabera.

f) Uko eginez gero, praktika bertan behera geldituz gero edo deialdiak nahiz enpresa edo erakunde hartzaileak ezarritako baldintzak eta tramiteak bete gabe utziz gero, Erasmus+ bekaren ikasle edo egresatu onuradunari deialdi honen babesean beka gisa jaso dituen zenbatekoak itzultzeko eskatzen ahalko zaio.

e) Egonaldiaren ziurtagiria entregatu behar da UNITA Bulegoan, erakunde hartzaileak sinatua eta zigilatua.

IKASKETA-KONPROMISOA

HARREMANETARAKO

UNITA Bulegoa

unita@unavarra.es

Telefonoa: 948 168919