Hasiera > Nazioarteko harremanak eta Lankidetza > Nazioarteko harremanak eta mugikortasuna > NUPeko ikasleak > Programa intentsibo konbinatuak (BIPak)
Hau da deialdi honen helburua: baldintzak ezartzea NUPeko langile eta ikasleek Erasmus programaren bidez atzerriko goi mailako ikasketen zentro batean programa intentsibo konbinatuetan (blended intensive programmes, BIPak) parte har dezaten.
Programa intentsibo konbinatuak irakaskuntzako eta ikaskuntzako programa intentsiboak dira. Metodo berritzaileak erabiltzen dituzte, hala nola online bidezko lankidetza, eta trukea eta taldeko lana sustatzen dituzte. Hauek izaten ahal dira programa horien hartzaileak: ikasleak, irakasleak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak edo hiru kategorietako talde mistoak.
Ikasleek programa intentsibo konbinatu batean balorazio positiboa jasotzen badute, 3 ECTS kreditu lortuko dituzte.
Programa intentsibo konbinatuei buruzko informazioa erregularki eguneratuko da webgune honetan.
BIP PROGRAMA |
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA |
NORENTZAT TALDEA |
NOIZ |
ABALA EMATEN DUEN ZENTROA |
BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA |
BEHIN-BETIKO ZERRENDA |
My 3- Minute PhD | Doktoregoko Ikasleak | NADOE | 2024/06/07 | |||
Italian language (A1-A2) | 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 06ra | IIL/ AZL | 2024/07/08tik 2024/07/12ra |
Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordea |
2024/05/13 | 2024/05/31 |
TEFE2: Experience teaching practice internationally |
2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 06ra |
Ikasleak/ IIL |
2024/09/16tik |
GGHZF | 2024/05/13 | 2024/06/07 |
2024ko martxoaren 12tik 25era | Ikasleak | 2024/05/01tik 2024/05/05era | OZF | 2024/03/27 | 2024/04/18 | |
TEFE | 2024ko urtarrilaren 3tik 16ra | Ikasleak | 2024/02/26tik 2024/03/01era | GGHZF | 2024/02/05 |
Eskatzaileek B2 mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute programa intentsibo konbinatua eginen den hizkuntzan, italieran eta portugesean salbu. Hizkuntza horietan nahikoa izanen da ingeleseko B1 ziurtagiria aurkeztea. Horretaz gain, erakunde antolatzaile bakoitzak eskubidea du hizkuntza eskakizun espezifikoak ezartzeko.
Hautaketa egiteko, erakunde antolatzaile bakoitzak ezartzen dituen irizpide akademikoei jarraituko zaie. Erakunde antolatzaileak zehazten ez dituen kontuetan, NUPek hautaketa egiteko irizpide propioak eta espezifikoak ezartzen ahalko ditu.
Eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoan abala emanen dion unitateak baloratuko ditu.
Eskaera egiteko, interesdunek hamar egun baliodun izanen dituzte, programa intentsibo konbinatu bakoitza argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eskaerarekin batera, programa egiteko erabiliko den hizkuntza maila egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, bai eta programa intentsibo konbinatuaren deskribapen-fitxak, hala badagokio, ezar dezakeen dokumentazioa ere.
Eskaera aurkezteko, hau egin behar da:
Internet Explorer erabiliz gero, dokumentazioa erantsi ondoren eskatzaileak ezin du egiaztatu dokumentuak behar bezala kargatu ote diren, nahiz eta dokumentazioa grabatua geldituko den. Gainerako nabigatzaileetan, orria ongi bistaratuko da.
Eskaera bukatutakoan, eskaeraren kopia bat paperean edo PDF formatuan gordetzea gomendatzen da, deialdian parte hartzeko eskaera benetan egin dela justifikatzeko, grabatzean arazorik izanez gero.
Eskaera (I. eranskina) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Elektronikoan aurkeztu behar da, unibertsitatearen egoitza elektronikoaren bidez.
a) Erasmus dokumentazioa betetzea eta sinatzea (dirulaguntzen hitzarmena eta ikaskuntza programa).
b) Bidaia ekologikoaren kasuan, zinpeko aitorpena aurkeztu behar da behar bezala beteta eta sinatuta, bidaiaren jatorrizko egiaztagiriekin batera.
c) Nazioartekotze eta Lankidetza Atalari programa intentsibo konbinatua egin izanaren ziurtagiria ematea, unibertsitate antolatzaileak sinatua gehienez ere mugikortasun programa amaitu eta astebetera.
d) Europako Osasun Txartela izatea egonaldiak irauten duen bitartean, eta mediku gastuak, erantzukizun zibila (beharrezkoa bada), istripuak, gaixotasun larriak eta heriotza (aberriratzea ere bai) barne hartzen dituen aseguru poliza kontratatzea.
Nazioartekotze eta Lankidetza Atala
unita@unavarra.es
Telefonoa: 948 16 8919