Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Atzerriko irakasleak (Erasmus)

ERASMUS BISITAN ETORRITAKO IRAKASLEEN HARRERA

NORENTZAT DEN / NORK HAR DEZAKEEN PARTE

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) Erasmus mugikortasunerako hitzarmen bat indarrean duen unibertsitate bateko irakasle oro, irakaskuntzarako egonaldien kasuan. Eta Erasmus Programako funtsak jasotzen dituen Europako edozein unibertsitatetako edo beste herrialde elkartu bateko irakasle oro, prestakuntzarako mugikortasunen kasuan.

PROZEDURA

Irakaskuntzarako edo prestakuntzarako Erasmus mugikortasuneko akordioa Nazioartekotze eta Lankidetza Atalera bidali behar da, irakaskuntzarako edo prestakuntzarako, honako hauek sinatuta:

  • bisita egin behar duen irakaslea,
  • jatorriko saileko zuzendaria,
  • harrera egin behar dion saileko zuzendaria.

HARREMANETARAKO HELBIDEA

becas.movilidad@unavarra.es
Nafarroako Unibertsitate Publikoko egonaldian laguntzeko zerbitzuren bat erabili nahi baduzu, hala nola WiFi-a, liburutegiko mailegu zerbitzua edota liburutegian lan egiteko guneren bat, Erasmus mugikortasunerako akordioan dagokion atala bete beharko duzu, eta NUPen harrera eginen dizun irakasleari esan.
Bisita bukatzerakoan, Nazioartekotze eta Lankidetza Atalak Erasmus egonaldiaren ziurtagiria emanen dizu, sinaturik.