Hasiera > Nazioarteko harremanak eta Lankidetza > Nazioarteko harremanak eta mugikortasuna > NUPeko ikasleak > Mugikortasun birtualerako deialdia
Mugikortasun birtualerako deialdia 2024/25
1º ESKAERA EGIN AURRETIK | Helburua Norentzat? Zer irakasgai eskaintzen ditugu Ikasleak hautatzeko iripideak Deialdiaren oinarriak |
2º ESKAERA |
Eskaerak |
3º ONARTUEN ZERRENDAK | Onartuen eta hautatuen zerrenda |
4º BETEBEHARRAK | Onartzea edo uko egitea Ikasketa-konpromisoa |
Deialdi honen helburua NUPeko ikasleak hautatzea da, 2024/2025 ikasturtean UNITA Unibertsitate Europarraren Erasmus proiektuko mugikortasun birtualaren programan parte har dezaten.
2023-2024 ikasturtean NUPeko graduko edo unibertsitate masterreko ikasketa ofizialetan arduraldi osoan matrikulatuta dauden ikasleentzat.
Horretaz gain, graduko ikasleek, eskaera aurkezten duten unean, ECTS kopuru hau izan behar dute gaindituta:
Hizkuntza ikastaroetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango baldintza hau betetzea.
ZER IRAKASGAI ESKAINTZEN DITUGU?
IKASLEAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
Hautaketa egiteko, eskatzaile bakoitzaren batez besteko nota eta lehentasun ordena hartuko dira kontuan.
Mugikortasun birtualean eskaintzen dugun irakasgai bakoitzeko, ikaspostu bakarra emanen da.
Irakasgai bereko plaza gehiago esleitu ahal izango dira, baldin eta irakasgai horretan plazak hutsik geratzen badira.
Epea: Apirilaren 22tik maiatzaren 6ra.
Behin-behineko zerrenda: 2024/05/13
Erreklamazioak: 2024ko maiatzaren 14tik 20ra
Behin betiko zerrenda: 2024/05/31
Ikaspostua onartzea edo hari uko egitea: 2024ko maiatzaren 31tik ekainaren 5era
Ikasleak esteka honetan onartu behar du ikaspostua:
Ikasleek ikasketa-konpromiso bat formalizatuko dute, aitorpena prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatik denean izan ezik, I. ERANSKINEAN zehaztutakoaren arabera.
Deialdi honetan parte hartzeak ezin izango du aldatu 2024/2025 ikasturtean dagoen ikasketa-konpromisoa mugikortasuneko ikasleen kasuan.
HARREMANETARAKO
UNITA Bulegoa
Telefonoa: 948 168919