Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

University Ranking by Academic Performance

University Ranking by Academic Performance

UNIVERSITY RANKING BY ACADEMIS PERFORMANCE (URAP)

Honela definitzen dira: “irabazi asmorik gabeko erakundea, Ekialde Hurbileko Unibertsitate Teknikoko Informatika Institutuan 2009an ezarritakoa. URAPeko taldekideak METUko ikertzaileak dira, eta borondatez parte hartzen dute URAPeko Ikerketa Laborategian zerbitzu publiko gisa. URAPen helburu nagusia da munduko unibertsitateetarako sailkapen-sistema bat garatzea, beren argitalpen akademikoen kalitatea eta kopurua islatzen duten jarduera akademikoaren adierazleetan oinarrituta.”

URAP sailkapen-sistemaren ikuspegia kalitate akademikoan dago. URAPek goi-mailako hezkuntzako 3.000 instituturi (HEI) buruzko datuak bildu ditu erakunde horiek beren jarduera akademikoaren arabera sailkatzeko ahaleginean.

URAP sailkapen-sistema iturri ireki fidagarrietatik lortutako datu objektiboetan oinarritzen da erabat. 2017az geroztik, URAPek beste iragazki bat erabili zuen artikuluen eta aipuen adierazleetarako, argitalpenaren kalitatea sustatzeko; izan ere, lehenengo, bigarren eta hirugarren kuartileko aldizkarietan argitaratutako artikuluei erreparatu zien, aldizkariaren eragin-faktorearen arabera, bakoitzari dagokion gai-eremuan.

Errendimendu akademikoko 6 adierazletan oinarritzen da. URAP errendimendu akademikoan oinarritutako sailkapena denez, argitalpenak dira sailkapen-metodologiaren oinarria. Adierazle gisa erabiltzen dira argitalpenen kalitatea, kopurua eta nazioarteko lankidetza ikerketan gauzatzea.

Irizpide horien arabera, URAPek Espainiako unibertsitateen 45. postuan eta munduko unibertsitateen 1.265. postuan sailkatzen du NUPa. 2023erako NUPi buruz URAPren irizpideen bidez egindako balorazioaren xehetasunak ikusi nahi badituzu, kontsultatu hemen

Datuak Web of Science e InCites-etik biltzen dira, zeinek IES zerrendak ematen baitituzte.

Rankinga egiteko metodologia hemen kontsultatzen ahal da.