• ES
  • EU
  • EN


Aurkezpena


Nafarroako Unibertsitate Publikoak, gizarteari informazio publiko zabala, fidagarria eta erraz aurkitzeko modukoa eman nahi baitio, eta Gardentasunari, Informazio Publikorako Sarbideari eta Gobernamendu Onari buruzko 2018ko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritakoa betez, komenigarritzat jo du bere web-orrialdean Gardentasun Atari hau jartzea.

Honela, interesdunek hobeki jakingo dute nolakoa den Unibertsitatearen barne funtzionamendua nolakoa den, eta  garatzen dituen jardueren gaineko informaziorik garrantzizkoenerako sarrera azkarra eta erraza edukiko dute, eta horrek modua emango du nafar gizarteak inbertitzen dituen baliabideen eraginkortasuna balioesteko.

Ataria zerbait bizi eta dinamiko izateko asmoarekin jaio da, bai gaurkotu eta sartzen den informazioa biltzeko, baita eskatzeko modukoak izan daitezkeen eduki berriak gehitzeko ere.

 Zuen iritzia eta iradokizunak helbide honetara bidaltzen ahal dituzue:  transparencia@unavarra.es

Horretaz gainera, edozein pertsonak, dela fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, informazio publikorako sarbidea izateko eskubidea du aurretiaz eskaera eginda, eta foru legean ezarritakoak izango dira muga bakarrak. Eskaera hori helbide honetara zuzendu behar da:  secretaria.general@unavarra.es

Herritarrak, eskaera ukatzen bazaio, eskubidea du betiere Gardentasunaren Nafar Kontseiluaren aurrean erreklamazioa aurkezteko. Horrela bermatzen du informazio publikorako sarbidea izateko eskubidea.