Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iruzurraren aurkako neurrien plana

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruzurraren aurkako Neurrien Planak iruzur arriskua kudeatzeko planteamendu proaktibo, egituratu eta espezifiko batean oinarritutako hainbat jarduera biltzen ditu. Planak berak nahiz hura ezartzearen ondoriozko jarduerek neurri eraginkor eta proportzionatuak jartzen dituzte abian iruzurraren aurka; horrek esan nahi du, praktikan, planteamendu espezifiko bat egin behar dela, programa bakoitzari eta gure unibertsitatean gerta daitekeen egoera zehatz bakoitzari egokitua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak herritar guztien eta, bereziki, administrazio publikoen zerbitzura diharduten pertsonen eskura jarri du iruzurraren aurkako salaketa-bidea, nork bere burua identifikatuz nahiz modu anonimoan –salatzailearen hautua da hori– honako hauen berri eman dezan:

a) Funts publikoen erabilera edo xede irregularrak, eta osotasunaren aurkako edo objektibotasunaren, eraginkortasunaren eta legearen eta zuzenbidearen erabateko mendekotasunaren printzipioen aurkako jokabideak;

b) Erakunde publikoen zerbitzura dauden langileek beren eginkizunak direla-eta informazioa onura pribaturako erabiltzea dakarten jokabideak, edo ondorio gisa funts publikoak edo ordenamendu juridikoaren aurkako beste edozein aprobetxamendu modu irregularrean erabiltzea dakartenak edo ekar dezaketenak; eta

c) Espedienteak tramitatzean irregulartasun administratiboak eragin ditzaketen egintzak edo ez-egiteak.

IRUZURRAREN AURKAKO SALAKETA-BIDERAKO FORMULARIOA