UI GreenMectric unibertsitateen munduko rankinga campus berdeei eta ingurumeneko jasangarritasunari buruzko ranking bat da, Indonesiako Unibertsitateak hasi zuena 2010. urtean.
Ranking horrek hauxe du helburua: campus berdearekin eta jasangarritasunarekin loturiko politikak eta gaur egungo egoera aztertzea mundu osoko unibertsitateetan, horri esker munduko klima-aldaketaren aurkako borrokari, energiaren eta uraren kontserbazioari, hondakinen birziklapenari eta garraio ekologikoari ematen zaion arreta handiagoa izan dadin. Gai horiei dagokienez lehenbiziko posizioetan dauden unibertsitateak identifikatu beharra dago, eta, horretarako, mundu osoko ehunka unibertsitateren zenbakizko datuak bildu eta prozesatzen dira puntuazio bakar bat lortu arte. Puntuazio horrek islatzen du erakundeak nolako ahaleegina egiten duen ingurumena errespetatzen duten politika eta programa jasangarriak ezartzeko.
Sailkapena egiteko 6 irizpide erabiltzen ari dira: Ingurunea eta Azpiegitura (SI), Energia eta Klima Aldaketa (EC), Hondakinak (WS), Ura (WR), Garraioa (TR) eta Hezkuntza (ED), eta haien barnean 39 adierazle. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
2023eko edizioan, hau izan zen NUPen posizioa:
1.- Eskualdeen arabera
NUPen posizioa rankingean | |
Munduan | 467 |
Europan | 131 |
Espainian | 20 |
2.- Kategorien arabera
Kategoriak |
NUPen posizioa munduko rankingean |
Ura | 833 |
Hezkuntza | 299 |
Energia eta Klima Aldaketa | 464 |
Ingurunea eta Azpiegitura | 522 |
Hondakinak | 214 |
Garraioa | 791 |
GreenMetricek 2023ean NUPi buruz egindako balorazioaren eta irizpideen xehetasunak kontsultatu nahi izanez gero, sakatu hemen.
Rankinga egiteko erabili den metodologia hemen dago kontsultatzeko.