Zer gertatzen da zientzia eta artea uztartzen ditugunean? Ezagutu esperimentu dibertigarri hau antzerkiaren, performance futuristaren eta umorearen bidez. Zure zain gaude barre egiteko eta gozatzeko!
Lekua: Civicaneko auditoriuma, Iruñea eta San Andres errota, Atarrabia
Eguna: irailak 27, ostirala
Saioa: 19:00
Iraupena: 1 ordu
Oharra: sarrera librea izanen da aretoa bete arte
Zatoz UPNA Show ikustera, eta dibertituz eta entretenituz ezagutuko dituzu zientziaren sekretuak!
Galdetu al diozu inoiz zeure buruari bakea besterik gabe gerrarik eza ote den? Edo ba ote duten zerikusirik Mozartek eta epilepsiak? Existitzen al da Barbie informatikaririk?
UPNA Show emanaldian, eszenatokira igoko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait ikertzaile galdera horiei eta beste galdera zientifiko batzuei modu entretenigarrian erantzutera. Zientziari buruzko monologoen ikuskizun honekin, bidaia dibertigarria eginen duzu zientziaren munduan barrena.
Punta-puntako zientziaz eta umorerik inteligenteenaz blaituriko antzezlana. 60 minutuz monologo zientifikoak aditzen: baina benetako monologoak dira, bai. Irri eginaraziko dizute, eta, gainera, ikasi eginen duzu. Zientzialariak gara!
AKTOREEN ZERRENDA:
CIVICAN, Iruñea
![]() |
![]() |
![]() |
Arantza Almoguera |
Sonia Elizondo |
Sergio García |
![]() |
![]() |
![]() |
Idoia San Martín |
Pablo Sanchís |
Iñigo Olcoz |
SAN ANDRÉS errota, Atarrabia
![]() |
![]() |
|
Joaquin Sevilla |
Mar Rubio |