Zer gertatzen da zientzia eta artea uztartzen ditugunean? Ezagutu esperimentu dibertigarri hau antzerkiaren, performance futuristaren eta umorearen bidez. Zure zain gaude barre egiteko eta gozatzeko!
Lekua: Civican (Auditoriuma)
Eguna: irailak 29, ostirala
Saioa: 19:00
Aforoa: 151 lagun
Antzerkia eta zientzia elkarren eskutik doaz familiei zuzendutako antzezlan honetan. Bertan, emakumezko zientzialari batzuen bizitza eta haien ekarpenak ezagutuko ditugu, eta, horretaz gain, gaur egungo zientzialari emakume batzuek zertan lan egiten duten kontatuko digute.
Web orria: Yo quiero ser científica
EMAKUMEAREN, ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN KATEDRA