Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

2024

“Zientziazko dastaketak” saioan aukera izanen duzu bost zentzumenez ezagutzeko NUPen ikertzen diren produktuak, hala nola garagardoa, ardoa edo nekazaritzako elikagaien arloko azpiproduktuak, antioxidatzaile indartsu bihurtuak eta bakterioetan aberatsak.

Haien bidez, ikertzaileek produktuetan eta haien propietateetan barrena gidatuko zaituzte, eta, bitartean, zer ikerketa egiten ari diren azalduko dizute.

Partes de este texto:

Mahats barietateak eta haien ardoak: dastatu ulertzeko (eta gozatzeko)


Ikerketa institutua
Biologia Aplikatuko Diziplina Anitzeko Ikerketa Institutua (IMAB)

Tokia: Civican

Eguna: irailak 27, ostirala

Saioak: ordubeteko bi saio

- 18:00etan gaztelaniaz 

- 19:00etan euskaraz 

Aforoa: 25 lagun saio bakoitzean

 

ITXI DA INSKRIPZIOA. Postu hutsak jarduerara iristeko ordenan beteko dira.

Garnatxa, tempranillo, chardonnay, graciano, moskatel... denok dugu haien aditzera, eta, ziur aski, denok dastatuko genituen noizbait haiekin egindako ardoak. Baina, ikusiak al dituzue haien mahatsak? Usainduak? Dastatuak? Nolako mahatsak, halako ardoa?

Jarduera honetan ardo dastaketa eta mahats bildu berrien barietateak konbinatuko ditugu, fruta soil bat munduko edari liluragarriena nola bihurtzen den ulertzeko (eta gozatzeko).

IKERTZAILEAK

Gonzaga Santesteban
Landareen Ekoizpena
+ profila ikusi

Nazareth Torres
Landareen ekoizpena
+ profila ikusi

 

 

 

 

 

2024KO PROGRAMA

OTAMEN BAT GAUA BAINO LEHEN. ENTZUN PROTAGONISTEI!

Kultura Zientifikoaren Unitatea
Sekuoia eraikina
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 84 08
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@cultUPNA