Hasiera > Ikertzaileen Gau Europarra > Gau Europarra > Aurreko edizioak > 2023 > Zientziazko dastaketak
NUPen ikertzen diren hainbat produkturen dastaketa gidatuak.
Ikerketa institutua: Nekazaritza eta Elikagaien Katearen Berrikuntza eta Iraunkortasun Ikerketarako Institutua (IS-FOOD)
Tokia: Civican
Eguna: irailak 29, ostirala
Saioak: 18:30
Iraupena: 2 ordu
Aforoa: 25 lagun 18 urtetik gorakoak
Bi orduko jarduera hau giro informalean eginen da, eta dastaketa bera esperientzia izatea du helburu. Hasteko, garagardoaren kulturari buruzko hitzaldi labur bat emanen da, bai eta NUPeko lan lerroa aurkeztu ere. Hainbat malta eta lupulu mota aurkeztuko dira, eta parte-hartzaileek ukitzeko eta esploratzeko parada izanen dute. Jarraian, askotariko garagardo estiloen dastaketa gidatua eginen da, eta NUPek jasangarritasun printzipioetan oinarrituta sortu duen garagardoa aurkeztuko da.
IKERTZAILEAK
![]() |
Juan José Gómez Ochoa de Alda (+profila ikusi) Idoya Fernández (+profila ikusi) Iñigo Arozarena (+ profila ikusi) Agronomia, bioteknologia eta elikadura
|