Joan eduki nagusira

Actividad Crea tu propio pan del ciclo de actividades Ven y Experimenta de la UPNA“Zatoz eta probatu” programa Unibertsitateko Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIBGMET) antolatzen du. Haren bidez ikasleek nekazaritza ingeniarien laneko arloak ezagutu ahal dituzte eta praktikak egin hainbat teknologiatan, esate baterako, GPSaren edo sateliteen erabilera nekazaritzan.

Eskaintzen diren jarduerak, besteak beste, ondoko hauek izan ziren:

  • Egin zure ogia
  • Kontrolatu automatikoki zure landareak
  • Dastatu freskagarri berriak
  • Aurkitu zure etxea satelitearen bidez: jarduera honek sateliteen bidez lurra behatzea bezalako ohiko praktika bat ezagutzeko aukera ematen digu, adibidez, eguraldia iragartzeko. Jarduera honetan satelite ohikoenen irudiak ikusiten dira, eta kontzeptu batzuk ikasi eta gero, parte-hartzaileetako baten etxea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa aurkitu ahal ditugu.
  • Prestatu zure herbarioa
  • Ikasi nola funtzionatze duen traktore batek
  • Ikasle topografoa
  • Zaindu itzazu landareak ingurumenari kalterik egin gabe: helburua da produktu fitosanitarioen erabilera egokia bermatzea, nekazaritzako jardun onen kodeek, landare osasunari buruzko legeak eta ingurumena zaintzeko kezkak horretara behartzen gaituztelako. Hori lortzeko bide bat da produktu horiek banatzeko makinak kontrolatzea.

Harremanetarako: etsiab@unavarra.es