Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) PINNE Hezkuntza Berrikuntzako hogei bat proiektu hautatu ditu 2025-2026 ikasturterako. Ekimenaren bosgarren edizio honen helburua egungo hezkuntza-eredua eraldatzea da, eta metodologia aktiboetan, teknologian eta zeharkako gaitasunetan oinarritutako eredu bat bultzatzea. Irakaskuntzako Errektoreordetzaren ekimena izan da deialdia, eta NUPeko Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiak (HBGMI) koordinatu du, eskolekin eta fakultateekin lankidetzan.

zoom Uda honetan NUPen eginiko PINNE jardunaldiko parte-hartzaileak.

Uda honetan NUPen eginiko PINNE jardunaldiko parte-hartzaileak.

Deialdi honen eta dagoeneko amaitutzat eman diren beste proiektuen inguruko esperientziak partekatzeko xedez, hezkuntzaren berrikuntzako jardunaldi bat antolatu zen duela gutxi; hartan, dozena bat ikertzailek hartu zuten parte hizlari gisa, bai eta Irakaskuntzako errekotoreorde Javier Goicoecheak eta Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiko zuzendari Amalia Ortizek ere. Berrogeita hamar bat lagun bertaratu ziren jardunaldira, NUPeko sail guztietakoak, eta aurreko deialdietan aukeratutako zenbait proiektu azaldu ziren, bai eta etorkizuneko ekimenen ildoak ere. Besteak beste, metodologia arin aplikatuekin, medikuntza pertsonalizatuarekin, elikagaien berrikuntzaren arloko Instagramen erabilerarekin eta Ingeniaritza Termikoko Graduan aplikatutako metodologia dualarekin lotutako proiektuez hitz egin zen.

Datorren ikasturterako aukeratutako proiektuak

Honako hauek dira 2025-2026 ikasturterako aukeratutako proiektuak, eskolen eta fakultateen arabera banakatuta:

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak honako proiektu hauek aukeratu ditu: “Food Twins- nazioarteko online ikaskuntza kolaboratiboa” (Carmen Barba González-Albo), “Erronkak ikasgelan; erronketan oinarritutako ikaskuntza txertatzea bioteknologiaren irakaskuntzan: APREBIO” (Inmaculada Farran Blanch) eta “Errubrika bidezko ebaluazio-sistema ezartzea Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduko Adierazpen Grafikoa irakasgaian” (Jesús Álvarez Mozos).

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak (IITIGMET) honako proiektu hauek aukeratu ditu: “Eguzkilore: Mekanikako, Elektronikako eta Industriako graduetan proiektuetan oinarritutako eskultura zinetiko bat diseinatu eta eraikitzea” (Carlos Aristóteles de la Cruz Blas); “STEM graduetan Aljebra linealaren irakaskuntza berritzea metodologia aktiboen eta baliabide digitalen bidez” (Alicia Martínez Remírez); “Laborategiko praktikak ezartzea Ingeniaritza Termikoko Gradu Dualean” (Patricia Aranguren Garacoechea); “GJH helburuak digitalizatzea eta diseinuaren metodologietan txertatzea” (Virginia Uralde Jiménez); “Ingeniaritzako irakaskuntza-berrikuntzarako proposamen metodologiko bat garatzea, ikasleen neurodibertsitatea kontuan hartuta” (Gustavo Vargas Silva); “3Da eta Blended Learninga txertatzea industria-marrazketako estrategia aktibo gisa” (Fernando Veiga Suárez) eta, azkenik, “PBL metodologia ezartzea Wind Energy Engineering Unibertsitate Masterrean” (Irene Miquélez Madariaga).

Bestalde, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bi proiektu hauek aukeratu ditu: “Nazio Batuen eredua NUPen. Irakasletza, Zuzenbide eta Gizarte Laneko ikasleak ahozko komunikaziorako gaitasunetan prestatzeko estrategia” (Lisett Daymaris Páez Cuba) eta “Memoria historikoa eta narratiba digitalak: irakasleen prestakuntza gaitasun demokratikoetan” (María Teresa Benito Aguado).

Zientzia Juridikoen Fakultatearen kasuan, honako hauek izan dira aukeratutako proiektuak: “Metodoaren diskurtsoa: irakaskuntzarako material eta tresna digitalak eta ikerketa juridikoei buruzko hastapenak” (Alejandro Torres Gutiérrez) eta “Zuzenbide administratiboko kapsulak, ZAP” (Aritz Romeo Ruiz).

Osasun Zientzien Fakultateak, berriz, honako hauek aukeratu ditu: “Ingurune klinikoetan irakasteko gaitasunak eguneratzea Erizaintzako Graduko practicumeko tutoreentzat (ACTUTOR)” (María Jesús Pumar Méndez); “Medicine: arazoetan oinarritutako ikaskuntzan zinema eta telesailak txertatzea hezkuntza medikorako” (Mirja Sofía Rotinen Díaz); “Fisioterapia I irakasgaian esku hartzeko metodo espezifikoen irakaskuntzan alderantzizko gela ezartzea” (Alazne Ruiz de Escudero Zapico); “Ikaskuntza fisikoki aktiboa irakaskuntza unibertsitarioan: ikasgelan mugimendua txertatzea” (Óscar Martínez de Quel Pérez) eta “Zeharkako Azterketa Kliniko Objektibo Egituratuak: oinarrizko ezagupenak finkatzea ezagupen klinikoak hobetzeko” (Ana María Insausti Serrano).