María Elena Aramendía Muneta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Enpresen Kudeaketa Saileko irakasle eta INARBE Institutuko ikertzailea izendatu dute Conference on Historical Analysis and Research in Marketing (CHARM) erakundearen lehendakariorde; erakunde akademiko horrek marketinaren azterketa historikoa egiten du, eta nagusia da arlo horretan Sare horretako egungo nazioarteko zuzendaritza-batzordean gaztelaniaz hitz egiten duen pertsona bakarra da irakaslea.


María Elena Aramendía Muneta, NUPeko irakaslea eta ikertzailea, Arrosadiko campusean eginiko argazkian.
María Elena Aramendía Muneta Enpresaren Ekonomian doktorea da Errioxako Unibertsitatean, –“Attitudes to Online Advertising: New Formats and New Perspectives” (“Sareko publizitatearekiko jarrerak: formatu eta ikuspegi berriak”) izeneko tesia egin zuen–, eta marketinarekin eta marketin digitalarekin lotutako irakasgaiak ematen ditu NUPen. Bere ikerketa-ibilbidea marketin digitalean, ingurune digitaletako publizitatean, marketinaren historian, turismo jasangarrian eta moda zirkularrean oinarritzen da, besteak beste. Gainera, Espainiako marketinaren historiari buruzko bi ale berezi editatu ditu Journal of Historical Research in Marketing aldizkarirako. Hona hemen I. zatia) eta hemen II. zatia eskuragarri.
Marketinaren bilakaera
Conference on Historical Analysis and Research in Marketing (CHARM) erakundeak, 1983tik hona, bi urtean behingo biltzar bat antolatzen du eta mundu osoko erreferentziazko ikertzaileak biltzen ditu pentsamenduaren bilakaera historikoa eta marketinaren praktika aztertzeko. Jorratutako gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira: publizitatea, branding delakoa (markaren eraikuntza), enpresa-historia, txikizkako merkataritza, nazioarteko marketina eta berrikuntza, besteak beste. Erakundeak hasieratik sustatu ditu kolaborazioak aldizkari zientifikoekin, esaterako Journal of the Academy of Marketing Science, Journal of Macromarketing edo Journal of Historical Research in Marketing, zeina 2009an sortu baitzen CHARMen babespean.
Formatu txikia eta parte hartzailea dira kongresuaren ezaugarri nagusiak; horrek ideien trukea eta eztabaida saio formaletatik harago luzatzea errazten du. Gaur egun Jayne Krisjanous Zeelanda Berriko Victoria de Wellington Unibertsitateko irakasleak zuzentzen du sarea.