Joan eduki nagusira

TW Fundazioak haurrentzako liburu bat argitaratu du komiki formatuan Jerónimo de Ayanz asmatzaile nafarrari buruz. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Arrosadiko campusean dagoen ikerketa-institutuen egoitzak asmatzaile nafarraren izena du.  Liburua aipatu eraikinean aurkeztu zen duela gutxi, eta aurkezpenean parte hartu zuten Miguel Sanz TW Fundazioko lehendakariak, Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak, Carlos Llonis TW Groupeko lehendakariak eta Virginia Michelena TW Groupeko lehendakariordeak.

zoom NUPeko Jerónimo de Ayanz eraikinean egin zen aurkezpen-ekitaldiaren une bat. Ezkerretik eskuinera, Carlos Llonis TW Groupeko lehendakaria; Miguel Sanz TW Fundazioko lehendakaria, Ramón Gonzalo NUPeko errektorea eta Virginia Michelena TW Groupeko lehendakariordea.

NUPeko Jerónimo de Ayanz eraikinean egin zen aurkezpen-ekitaldiaren une bat. Ezkerretik eskuinera, Carlos Llonis TW Groupeko lehendakaria; Miguel Sanz TW Fundazioko lehendakaria, Ramón Gonzalo NUPeko errektorea eta Virginia Michelena TW Groupeko lehendakariordea.

Liburua Nafarroako pertsona ospetsuei buruzko “Indomables” bildumaren barruan banatuko da. Diario de Navarra egunkariak merkaturatutako bilduma da.

Jerónimo de Ayanzi buruz

Jerónimo de Ayanz (1553 – 1613, Gendulain, Nafarroa) poeta, baritonoa, botanikaria, kosmografoa, meategietako funtzionarioa, enpresaria eta iraultza industriala baino mende bat lehenago lurrun-makinaren asmatzailea izan zen, meategietan pilatutako ura ateratzeko helburuarekin. Erronkei konponbide praktikoa ematea zuen xede, eta adituen bermea zuten 48 gailu berritzaileren “asmaketaren pribilegioa” lortu zuen (patenteen aurrekaria). Gailu horien artean daude lurpeko guneetan airea garbitzeko sistemak, urpean arnasketa autonomoarekin igeri egiteko jantzi bat eta doitasun zientifikoko balantza bat.