Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak lankidetzarako esparru-akordio bat sinatu dute, jarduera bateratuak garatzeko. Ramón Gonzalo Unibertsitateko errektoreak eta Javier Taberna Nafarroako Merkataritza Ganbera Ofizialeko buruak sinatu dute testua. 

zoom Ezkerretik eskuinera, Ramón Gonzalo eta Javier Taberna.

Ezkerretik eskuinera, Ramón Gonzalo eta Javier Taberna.

Akordioan jasotzen den bezala, bi erakundeak lankidetzan arituko dira honako helburu hauek lortzeko: mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren arteko lotura sendotzea; hezkuntzaren eta lan-munduaren arteko aldea murriztea; unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana hobetzea, berrikuntza bultzatzea eta Nafarroako ekonomiaren garapen jasangarria eta lehiakorra eta gizarte-garapena bultzatzea; interes komuneko lan-batzordeetan parte hartzea; unibertsitatearen eta enpresen gizarte-proiekzioa eta gizartearekiko konpromisoa indartzen lagunduko duten jarduerak eta jardunaldiak egitea; ikasleen enplegagarritasuna sustatzea, bai eta alderdiek interes komunekotzat jotzen duten beste edozein helburu ere.

Hitzarmena behar bezala gauzatzen dela ziurtatzeko, Jarraipen Batzorde bat eratuko da. Nafarroako Unibertsitate Publikoa izanen da batzordeko burua, eta bi batzordekide izanen ditu: bata NUPek izendatua eta bestea Nafarroako Ganberak.