Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) desgaitasun intelektuala dutenentzako eztabaida-jarduera baten antolaketan parte hartuko du ekainaren 6an, ostirala. Down-en Sindromea dutenen Nafarroako Elkarteak eta Debate Audek antolatu dute ekitaldia, eta 18:00etan eginen da Arrosadiko campuseko Ikasgelategian dagoen Arrainontzian.

Jardueran parte hartuko dute desgaitasun intelektuala duten gazteetantzako Unibertsitate Eztabaidako Espainiako Ligaren (LEDU) “Nik badaukat iritzia”Eztabaida Ligan parte hartzen dutenek. Lehiaketa 2024an egin zen lehenengo aldiz Espainia mailan, eta parte-hartzaileen “helburua ez da beren iritziak irabaztea baizik eta gizarteak batera aurrera egitea. Gizartearen parte dira, eta ahotsa izan nahi dute”, azaldu dute antolatzaileek.  “Esperientziaren emaitza izan dira material didaktikoak, desgaitasun intelektuala duten gazteen integrazioa LEDU jardueretan eta prestakuntza-jarduerak”, esan dute amaitzeko.