Bihar, asteartea, ekainak 3, bizitza independenterako eskubidea; ekainaren 9an, astelehena, bizitzaren amaierari buruzko erabakiak: aurretiazko borondateen dokumentua eta eutanasia. Horiek izanen dira “Ezagutu zure eskubideak, erabaki hobeto” zikloaren azken bi saioak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbide Saileko irakasle talde batek sustatu du zikloa. Saioetarako sarrera librea da, eta 17:00etan hasiko dira belaunaldien arteko lokalean (Mutiloabeiti kalea 19, Iruñea). Leyre Elizari irakasleak emanen du lehen hitzaldia eta María Luisa Arcos Vieira katedradunak emanen du bigarrena.
Zikloa NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren zientzia-dibulgazioko jardueren deialdian finantzatu da, eta Montes de Navarra auzo elkartearekin lankidetzan antolatu da. Elkarte hori Santa Maria la Real adinekoen sarean sartuta dagoen irabazi-asmorik gabeko entitatea da, eta auzoa garatzeko lan egiten du, bizigarriagoa, atseginagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Hitzaldiak Santa María La Real auzoko bizilagunei zuzenduta daude, bereziki adinekoei eta desgaitasuna dutenei eta beren ahaide eta zaintzaileei. Nolanahi ere, ateak zabalik daude edonorentzat.
Irakasle hauek osatzen dute proiektu horretako taldea: Leyre Elizari Urtasun (arduraduna); Natividad Goñi Urriza, María Luisa Arcos Vieira eta Álvaro Caldelas Ruiz.