Joan eduki nagusira

Frantziako Saboya Mont Blanc Unibertsitateko (USMB) Rowena Mathew ikasleak UNITA unibertsitateen europar aliantzak “My 3-minute PhD thesis” (“Nire tesia 3 minutuan”) lehiaketaren 2025eko edizioa irabazi du. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) aliantza horretako kidea da. Andreea E. Vantu Brașoveko (Errumania) Transilvaniako Unibertsitateko (UNITBV) eta Ilaria Guia Turingo Unibertsitateko (UNITO) (Italia) ikasleak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren, Iruñean egindako lehiaketa batean.

zoom Ezkerretik eskuinera: Ilaria Guia (Italia), Rowena Mathew (Frantzia) eta Andreea E. Vantu (Errumania), Iruñean egindako lehiaketaren irabazleak.

Ezkerretik eskuinera: Ilaria Guia (Italia), Rowena Mathew (Frantzia) eta Andreea E. Vantu (Errumania), Iruñean egindako lehiaketaren irabazleak.

NUPek antolatu zuen lehiaketaren finala. Joan den ostiralean egin zen Bisitazioko Amen eraikineko Pinaquy aretoan, eta Joaquín Sevilla Moróder katedraduna izan zen aurkezlea.    Finalean, hemezortzi doktoregaik parte hartu zuten, Aliantzako bederatzi unibertsitate ordezkatuz. Partzuergoko unibertsitate guztietako ikertzaileek osatutako epaimahai batek ebaluatu zuen azalpen bakoitza, jada ezarritako irizpide batzuen arabera. Ekitaldia jendaurrekoa izan zen, eta zuzenean eman zuten UNITA aliantzako hamabi unibertsitatetan ikus zezaten.

Tesi irabazleak

Lehiaketako irabazleak, Rowena Mathew (USMB) ekonomia energetikoaren arloko ikasleak, hiru minutuan azaldu zuen “Electric vehicles, solar energy and storage potential” (“Ibilgailu elektrikoak, eguzki energia eta biltegiratze-potentziala”) tesia. 

Andreea E. Vantu (UNITBV) bigarren postuan sailkatu zen sistemen ingeniaritzaren arloko ikasleak “Uncertainty quantification in deep learning based classification and regression: application to medical data and images” (“Sailkapenaren ziurgabetasunaren kuantifikazioa eta ikaskuntza sakonean oinarritutako erregresioa: datu eta irudi medikoei aplikatzea”) lana defendatu zuen.

zoom Lehiakideak eta epaimahaikideak Pinaquy aretoan, NUPek antolatutako finalaren ondoren.

Lehiakideak eta epaimahaikideak Pinaquy aretoan, NUPek antolatutako finalaren ondoren.

Azkenik, Ilaria Guia (UNITO) ikaslea hirugarren postuan sailkatu zen neurozientziaren arloko tesi batekin: “What does love smell like? Studying dopamine in the mouse olfactory bulb to understand how sexual odors are processed in the brain” (“Zeren usaina du maitasunak? Saguaren usaimen-erraboileko dopaminaren azterketa, usain sexualak garunean nola prozesatzen diren ulertzeko”).

Marina Delgado Rodríguezek eta Gloria Puertas Aznárezek ordezkatu zuten NUP, eta “Autonomy in modern societies” (“Autonomia gizarte modernoetan”) eta “Comparison of people above eighty in a rural area, depending on place of residence” (“80 urtetik gorako pertsonen konparazioa landa-eremuetan, bizilekuaren arabera”) tesiak defendatu zituzten hurrenez hurren.

Hamabi unibertsitatez osatutako aliantza

UNITA – Universitas Montium aliantza 2020an sortu zen, eta egun honako hauek osatzen dute: hamabi unibertsitate, eskubide osoko hamar bazkide eta bi erakunde elkartu. Beraz, 250.000 ikasleko eta 21.000 laguneko giza taldea irakasleen eta teknikari eta administrazioko langileen artean. Horiek guztiek ezaugarri komun hauek dituzte: eskualde menditsuetan daude, beren herrialdeetako mugetatik gertu eta hizkuntza erromantzeak hitz egiten diren lekuetan (portugesa, gaztelania, frantsesa, italiera eta errumaniera). 

Europako Batzordeak 14 milioi euro eman dizkio proiektuari 2023-2027 aldirako (1,1 milioi NUPentzat). Zazpi herrialdetako goi-mailako hezkuntzako erakundek osatutako partzuergoa “Europako Unibertsitateak” ekimenean geldituko da, eta Europako goi-mailako hezkuntzaren kalitatea eta lehiakortasuna goitik behera aldatzen lagunduko du. Beste neurri batzuen artean, aliantzaren helburua da ikasle, irakasle eta irakasle ez diren langileen mugikortasuna sustatzea eta nazioarteko ikerketa-proiektuak eta baterako titulazioak garatzea.

Honako hauek dira unibertsitate bazkideak: Barnealdeko Beirako Unibertsitatea eta Guardako Institutu Politeknikoa (Portugal); Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea (Espainia); Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea eta Savoia Mont Blanceko Unibertsitatea (Frantzia); Turingo Unibertsitatea eta Bresciako Unibertsitatea (Italia); Timisoarako Mendebaldeko Unibertsitatea eta Brasoveko Transilvania Unibertsitatea (Errumania). Honako erakunde hauek parte hartzen dute elkartu gisa: Mendebaldeko Suitzako Goi Mailako Eskola Espezializatua - HES-SO (Suitza) eta Yuriy Fedkovych Chernivtsi Unibertsitate Nazionala (Ukraina).