Joan eduki nagusira

Maiatzaren 29an, osteguna, Pablo de Lora Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zuzenbidearen Filosofiako katedradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) “Demokrazia Eskola” zikloaren beste saio batean esku hartuko du. Saioa Bisitazioko Amen komentu zaharreko Pinaquy aretoan eginen da 19:00etan, eta sarrera librea izanen da. 

zoom NUP.

NUP.

Pablo de Loraren ibilbide akademikoa konstituzio zuzenbidearen filosofian, giza eskubideetan, bioetikan, feminismoan eta generoaren teorian oinarritu da, baita gizakiak ez diren animalien eskubideen arloan ere. Irakaskuntzan eta ikerkuntzan egindako lanaz gain, irakasle eta ikertzaile bisitaria izan da zenbait erakundetan, hala nola Harvard Unibertsitateko Bioetika Zentroan (Estatu Batuak). Orobat komunikabideekin lankidetzan dihardu.

Bere azken argitalpenen artean nabarmentzekoak dira “Lo sexual es político (y jurídico)” (2019), “El laberinto del género. Sexo, identidad y feminismo” (2021), “Los derechos en broma” (2023) eta “Recordar es político (y jurídico). Una desmemoria democrática” (2024). 

NUPeko Demokrazia Eskola

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Demokrazia Eskola interpretazio-gako funtsezkoetako batzuk Nafarroako herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin sortu da, egoera politikoa ulertzen eta gaurkotasun demokratikoaren barrenaldeak aztertzen ikas dezaten. Espainiako eta nazioarteko eztabaida intelektualean agertzen diren gai eta polemika garrantzitsuenetako batzuk aztertu eta eztabaidatuko dira, eta, horretarako, landuko den alderdi bakoitzeko adituak ekarriko dira. Jorge Urdánoz Ganuza irakaslearen ekimena da, eta Iruñeko Udalaren laguntza du ekimenak.