Atzo, osteguna, maiatzak 22, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko errektoretza-taldeetako kideak, Ramon Gonzalo NUPeko errektorea eta Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektorea buru dituztela, Nafarroako Unibertsitateko campusean bildu ziren.
Topaketa horien helburua da esperientziak trukatzea eta lankidetza areagotzea hainbat esparrutan. Aztergai izan zituzten, beste gai batzuen artean, diziplina anitzeko ikerketa bat, gizartean eragina duena, sustatzearen garrantzia eta adimen artifiziala goi mailako hezkuntzako zentroetan aplikatzeak sortzen dituen erronkak.
Nafarroako Unibertsitateko Museoaren hamargarren urteurrena dela eta, bertaratuek bisita gidatu batean parte hartu dute, Nacho Migueliz Museoko kontserbatzaile eta Museoko Kuradoretza eta Bilduma saileko arduradunak zuzenduta.