Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ekainaren 8ra arte du zabalik Parekoen arteko Mentoretza Planean izena emateko epea. Planaren arabera, graduko 2., 3. edo 4. ikasmailako ikasleek konpromisoa hartzen dute unibertsitatean graduko ikasketak hasten dituzten ikasleei orientazioa emateko. Planaren helburua da mentorizatutako ikasleei laguntzea independenteago izaten eta beren kabuz moldatzen Unibertsitatean, bai eta lan egiteko eta ikasteko ohitura eraginkorrak hartzen ere.

zoom mentores

Ikasleak, Arrosadiko campusean.

Mentore izatea erabakitzen dutenek gai akademiko eta administratiboei buruzko informazioa eta orientazioa emanen diete beren titulazio bereko lehenengo ikasmailako 7 ikasleri gehienez ere. Beren lana egiteko, Unibertsitatearen laguntza dute, eta doako prestakuntza emanen die beren gaitasunak baliatzeko.

Plan hori hamargarren edizioan dago jada, eta mentore eta mentoratuek hamarretik zortzitik gorako nota duten balorazioak egin dituzte. Mentore gisa parte hartzeko, 2., 3. edo 4. ikasmailako ikaslea izan behar da 2025-2026 ikasturtean, eta  aipatu planaren webgunean argitaratutako izena emateko formularioaren bidez erregistratu behar da.

Aitorpena upnapass pasaporte digitalean

Eskatzen duten mentoreei bi ECTS kreditu aitortzen ahal zaizkie beren espediente akademikoan prestakuntza osagarriko unibertsitate-jarduerengatik: bat, jasotako prestakuntzagatik; eta bestea, mentoretza-lanagatik. Gainera, mentore-lanetan izandako parte-hartzea upnapass en jasotzen da, erakunde akademikoak eskaintzen dituen jardueren artean egindako prestakuntza osagarriko jarduerak biltzen dituen pasaportea. Dokumentua automatikoki ematen da ikasle bakoitzak titulu ofiziala eskatzen duenean, betiere jarduera horiek burutu baditu.