Joan den ostiralean, maiatzak 16, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Esperientziaren Gelaren XVIII. promozioak ikasketen amaierako ekitaldia egin zuen. 450 bat pertsona bertaratu ziren, eta 54 ikaslek parte hartu zuten. Ekitaldia Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan egin zen, eta horren bidez ikasleek amaitu egin dituzte ikasketak, hau da, 50 urtetik gorakoentzako titulu bereki bat, Giza eta Gizarte Zientzietako Diploma lortzeko bidea ematen diena.
Honako hauek izan ziren graduazio-ekitaldiaren buruak: Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea, José Mª Uribe Oyarbide titulazioaren arduraduna eta Ángel García Sanz Marcotegui promozioaren aitabitxia. Amati abesbatza arduratu da musikaz.
Ikasleen hitzaldiak eman zion hasiera ekitaldiari, Regina Celaya Saez de Adanaren eta Iñaki Redín Erroren eskutik. Jarraian, Ángel García Sanz aitabitxiak eta José María Uribe titulazioko arduradunak esku hartu zuten. Diplomak banatu ondoren, Begoña Pérez errektoreordea izan zen azken hizlaria. Gaudeamus Igitur ereserki unibertsitario tradizionalak eman zion amaiera ekitaldiari.