Joan eduki nagusira

Iván López del Rey  eta Daniel Sala Andonegui, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria Teknologietako Ingeniaritzako Graduko ikasleek, Jesús López Taberna irakaslearen tutoretzapean,  Siemens Espainiak antolatutako Accelerate Challengeren 2025eko edizioa irabazi zuten. 

zoom Talde irabazlea. Ezkerretik eskuinera, Fernando González Siemens Smart Infrastructure - Zona Norteko eskualdeko zuzendaria, Daniel Sala eta Iván López (saridunak), eta Andrea Ayerra NUPeko egresatua eta Siemens Smart Infrastructureko langilea.

Talde irabazlea. Ezkerretik eskuinera, Fernando González Siemens Smart Infrastructure - Zona Norteko eskualdeko zuzendaria, Daniel Sala eta Iván López (saridunak), eta Andrea Ayerra NUPeko egresatua eta Siemens Smart Infrastructureko langilea.

Lehiaketa Espainia mailakoa zen, eta sarearen deskarbonizazioranzko aldaketa bizkortzeko gai ziren soluzio jasangarriak proposatzea zen helburua, trantsizio energetikoa gauzatzeko. Lehiaketak irauten zuen asteetan, ikasleek hainbat ariketa ebatzi behar zituzten energia elektrikoaren azpiegitura bat diseinatzeko enpresaren “Simaris” softwarearen gaitasun guztiak erabiliz, baita beste tresna batzuk ere. 

Talde irabazleak Siemensen Frankfurteko (Alemania) lantegira bidaia bat lortu du gastu guztiak ordainduta. Egonaldian, merkatuko lantegi digitalizatu eta automatizatuenetako bat ezagutuko dute. Lantegi horretan, aparamenta elektrikoko ekipoak (gailu multzo bat) egiten dira mundu guztiarentzat. Gainera, ikasle irabazleek Siemensen praktikak egiteko aukera izanen dute.