Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) amaiera eman dio Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak NUP Fundazioaren bidez antolatu duen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren hogeita hamargarren edizioari. Ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzea da ekimenaren xedea. Edizio honetan graduko eta masterreko 23 ikaslek bukatu dute programa, eta enpresa-munduko profesionalekin egindako jardueretan eta topaketetan hartu dute parte.


Mintegiko parte-hartzaileak. Aurrean, ezkerretik eskuinera, Iosune Pascual NUP Fundazioko kudeatzailea, Javier Merino irakaslea, Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea eta Juanma Garro Lacturaleko presidentea.
Amaiera emateko ekitaldia duela gutxi egin zen Juanma Garro Lacturaleko presdientearen eskutik. Bestalde, Cristina Bayona Sáez NUPeko Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak diploma bana eman zien mintegiaren edizio honetako parte-hartzaileei. Javier Merino mintegiko zuzendari akademikoak ere parte hartu zuen amaiera-ekitaldian.
Espiritu ekintzailearen sustapena
Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren bidez, topagune bat sortu nahi da graduetako ikasleentzat eta beren izaera berritzaileagatik eta enpresa-sareari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen diren enpresa-zuzendarientzat. Gainera, zenbait sektoretako enpresarien eta profesionalen esperientziak ematen dira ezagutzera, eta harremanetan jartzen dira ikasleak eta enpresari eta/edo zuzendariak.
Saioak abenduan hasi ziren, eta hainbat profesionalek parte hartu dute, hala nola Francisco Ceberio Frenos Iruña zuzendari nagusia, Natalia Bellostas INTIAKO zuzendari kudeatzailea, Leyre Ruete Eversenseko CEOa; Manolo Sanz Ilundain Fundazioko burua eta Luisa Alli Hermès Fundazioko idazkari nagusia.
Parte hartu duten ikasleak
Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren edizio honetan, Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitzeko eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleek hartu dute parte, bai eta gradu hauetako ikasleek ere: Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua eta Ingeniaritza Mekanikoko Gradua.
Hauek dira mintegiaren edizio honetan parte hartzen ari diren NUPeko graduko ikasleak: Alejandro Aranguren Larrayoz, Hugo Córdoba Domínguez, Ángel Sesma Arcaya (Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua), eta David Garde Labairu (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua).
Masterreko ikasleei dagokienez, Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasle hauek ari dira parte hartzen: Marlan Paola Abreu Águila, Miguel Castaño Martínez, Yesika Mercedes Espinal Ortiz, Julia Fiorella Felipa Rojas, Juan Iturralde Veloz, Leysland Iza Callacna, Jefferson Paul Muñoz Taco, Aitor Piérola Recalde, Irma Lizbeth Ramos Negrón eta Meybis Robles Sanjur. Bestalde, Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitzeko ikasle hauek ere ari dira parte hartzen: Pablo Arenós Pons, Miguel Arroyo Villares, Sergio Banzo Navascués, Daniel Garay Martín, Juan Lera López, Íñigo Sueiro Vidal, David Treviño Fernández, Jerónimo Jesús Urquía Pérez de Ciriza eta Saioa Urteaga Cilveti.