Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Soziologia Aplikatuko Graduko eta Gizarte Laneko Graduko 18 ikaslek parte hartu dute proiektuak diseinatzen ikasteko jarduera batean. Titulazioko bederatzi ikaslek osatutako talde batek sustatu dute jarduera, eta otsailetik apirilera bitartean egin da. Ikastaroaren izenburua “Proiektuen diseinua: generoa, aniztasuna eta jasangarritasuna (Di-Pro)” da, eta horri esker ikasleek irakasteko eta ikasteko metodologia aktiboen ebaluazioan parte hartu dute etorkizunean lanbidean jarduteko ezagutza, trebetasun eta jarrerak eskuratzeko modu gisa.

zoom Irakasgaiko irakasle-taldea, NUPeko Arrosadiko campusean.

Irakasgaiko irakasle-taldea, NUPeko Arrosadiko campusean.

Ekimenak “Egiten ikastea: Soziologiako laborategia (SozLab)” hezkuntza-berrikuntzako proiektuan du sorburua. Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasleek sustatu dute proiektua Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen laguntzarekin, Soziologia Aplikatuko Graduan emandako prestakuntza jarraitua jomuga dutela. 

Parte hartu duen irakasle-taldeak oso modu positiboan baloratu du jarduera, eta “ikasleen konpromiso-, ahalegin- eta partaidetza-maila” nabarmendu du, “modu autonomoan ikertzeko eta ikasteko duten motibazioa” bultzatu baitu. Bestalde, uste dute erabilitako metodologiak (problemetan oinarritutako ikaskuntza) hobetu egin duela ikasleek problemak aztertzeko eta ebazteko duten gaitasuna, eta metodologia horri esker trebetasun erabilgarriak garatu dituzte soziologiaren etorkizuneko profesional izateko prestakuntzarako. 

Ekimenean parte hartzen duten irakasleak

Eliana Alemán irakasleak koordinatu du jarduera, eta irakasle hauek parte hartu dute: Ion Martínez Lorea, Javier Gil Gimeno, Andoni Iso Tinoco, Jesús Oliva Serrano, Ricardo Feliú Martínez eta Josetxo Beriain Razquin (guztiak moduluen dinamizatzaileak), Lohitzune Zuloagaz (ikastaroaren irakaskuntza- eta diseinu-plangintzarako laguntza) eta María Ángeles Díaz Camaz gain (irakaskuntza-berrikuntzarako laguntza).