Joan eduki nagusira

Nerea, Leyre eta Elena Torralba Viela Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek brontzezko domina lortu dute Europako Curlingeko C Txapelketan. Txapelketa Östersunden (Suedia) egin da apirilaren 24tik maiatzaren 2ra. Ikasleek Espainia ordezkatzen zuten, eta hirugarren eta laugarren postua lortzeko partidan Ukrainari 7-3 irabazi zioten, Eslovakiaren aurkako finalerdia galdu ondoren. Eslovakia izan zen txapelduna, eta mailaz igo da.

zoom Ezkerretik eskuinera, Nerea, Elena eta Leyre Torralba Viela NUPeko ikasleak, dominak aldean dituztela Suedian egindako Europako Txapelketan.

Ezkerretik eskuinera, Nerea, Elena eta Leyre Torralba Viela NUPeko ikasleak, dominak aldean dituztela Suedian egindako Europako Txapelketan.

Nerea Torralba Medikuntzako laugarren ikasmailako ikasleak, Leyre Lehen Hezkuntzako Irakasletzako bigarren ikasmailako ikasleak eta Elena Zuzenbideko bigarren ikasmailako ikasleak osatu dute taldea, beste bi jokalarirekin batera. Ahizpak Europako txapelketarako sailkatu ziren Emakumezkoen Espainiako azken Txapelketa absolutuan garaipena eskuratu ondoren. Txapelketa Jakan (Huescan) egin zen.

Probintzia horretakoak, zehazki Berdungoak, dira hiru kirolariak, eta Jakako izotz-pistan entrenatzen dute, kirol hori praktikatzeko Espainian dagoen instalazio bakarra baita.  Kirol praktika eta jarduera akademikoa bateragarri egiteko, hiru ahizpek erabaki zuten NUPen egitea unibertsitateko ikasketak, Jakatik hurbil dagoelako.

Entrenamenduak Jakako izotz pistan

Ahizpek astean hirutan entrenatzen dute (astearte, ostiral eta igandeetan) Jakako izotz-pistan, eta Espainiako Izotz gaineko Kirolen Federazioak antolatutako lehiaketa ofizialetan parte hartzen dute. Lehiaketa horiek Jakan egiten dira.

Brontzezko domina gehitzen zaie hiru ahizpek urte hauetan lortutako sariei. Batera, urrezko domina bat lortu dute emakumezkoen Espainiako Txapelketan, zilarrezko domina bat eta brontzezko bi. Gainerako modalitateetan, Leyrek eta Elenak zilarrezko domina bat eta brontzezko domina bat lortu dituzte Espainiako Txapelketa Mistoan; eta Nereak, berriz, zilarrezko bi domina Espainiako binakako Txapelketa Mistoan. Nazioarteko esparruan, Nereak Europako txapelketa absolutuetan, aurreolinpikoetan eta munduko junior txapelketetan parte hartu dute. Junior kategoriako azken urtean, Espainiako selekzioan aritu zen Leyre ahizparekin. Duela gutxi, Leyre ere Munduko Txapelketara joan zen Espainiako selekzioarekin eta kapitaina izan zen.