Joan eduki nagusira

Carlos Ciriza Mendívil Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle eta I-COMMUNITAS Institutuko ikertzailea Historiaren Irakaskuntza Europan aztergai duen Behatokiko aholkulari zientifiko izendatu dute. Europako Kontseiluko batzorde hori historiaren irakaskuntzako hamabost espezialistak osatzen dute, eta haren helburua da diziplina hori Europan garatzeko sustapen lana eta azterketak egitea. Nafarroako erakunde akademikoko irakaslea da organo horretan parte hartzen duen Espainiako lehen ordezkaria. Erakundearen lana berritu daitezkeen bi urteko aldietan antolatzen da.

zoom Carlos Ciriza NUPeko irakasle eta ikertzailea, Historiaren Irakaskuntza Europan aztergai duen Behatokiko aholkulari zientifiko berria.

Carlos Ciriza NUPeko irakasle eta ikertzailea, Historiaren Irakaskuntza Europan aztergai duen Behatokiko aholkulari zientifiko berria.

Historiaren Irakaskuntza Europan aztergai duen Behatokiaren xedea da historiaren irakaskuntzak Kontinente Zaharrean dituen egoera, joerak eta etorkizuneko erronkak aztertzea.  Behatokiaren eginkizunen artean daude txostenak egitea eta herrialdeen arteko proiektu komunak garatzea eta ebaluatzea, partekatutako puntuak identifikatzeko eta iraganaren ulermen partekatua sustatzeko.

Ibilbide akademikoa eta ikertzailea

Carlos Ciriza NUPeko Gizarte Zientzien Didaktikaren arloko irakaslea, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanordea eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterreko zuzendaria da. Historian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, bere lan akademikoa historiaren didaktikan zentratu da batez ere, bereziki irakasleen prestakuntzako gaitasun digitalaren garapenean, TPACK ereduaren bidez (edukiaren ezagutza tekniko-pedagogikoaren siglak ingelesez) eta ikasgelan pentsamendu historikoa sustatzeko iturri historikoen erabileran. 

Era berean, modu aktiboan parte hartu du Amerikako historia modernoari buruzko ikerketako eta dibulgazioko proiektu nazionaletan eta hezkuntza-etapetan diziplina hori irakasteko metodologia berritzaileetan.