Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Teknologia Elektronikoaren Katedraren bidez, Elektronikaren Jardunaldiaren hamargarren edizioa antolatu du. Jardunaldiaren xedea da ingeniaritzaren adar hori dibulgatzea. Maiatzaren 12an eginen da Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko ekitaldi-aretoan (Arrosadiko campuseko Haginak eraikinean). Antolaketan, NUPek elkarlanean dihardu Celduc Relais, Phenomenon Robotics, Norpoo Electronics eta RS enpresekin.  

zoom jornada electronica

Elektronikaren Jardunaldiaren aurreko edizio batean egindako minisumoko roboten lehiaketa baten irudia.

Ohikoa denez, jarduerari amaiera ematen dio minisumo roboten lehiaketa batek, eta NUPeko industria ingeniaritzako graduetan elektronikako espezialitateak egiten ari diren ikasleek beren trebetasunak probatzen dituzte berrikuntzako eta trebetasun teknikoko erronka batean. Ekitaldira modu presentzialean edo “online” joateko aukera dago, eta kasu batean zein bestean inprimakia bete behar da.

Jardunaldia 09:50ean hasiko da, eta Juan Sáez Hernández Celduc Relais enpresaren Hegoaldeko Europako eta Magrebeko merkataritza-arduradunak emanen du lehenengo hitzaldia “Kommutazio estatikoaren gaur egungo egoera eta historia 70eko hamarkadaz geroztik” izenburupean.  Jarraian, Pablo de Vicente Rodríguez NorpooElectronics-en sortzaile eta zuzendari teknikoak “Nola bizi elektronikatik ahaleginean hil gabe” hitzaldia emanen du. Carlos Juan de Dios Ursúa Phenomenon Robotics-en sortzaileetako batek eta CTOak emanen du hirugarren hitzaldia “Nire prototipoa badabil, eta orain zer?” izenburupean. Atsedenaldiaren ondoren, 12:00etan, minisumo roboten lehiaketa eginen da.