Joan eduki nagusira

Azterketa direla eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Iruñeko campusetako (Arrosadikoa eta Osasun Zientzietakoa) eta Tuterako campuseko liburutegiak irekiko ditu zortzi asteburutan. Liburutegiak zabalik egonen dira apirilaren 26tik, larunbata, ekainaren 15era, igandea, bai eta maiatzaren 1eko eta 2ko jaiegunetan ere. Maiatzaren 2an, ostirala, Unibertsitatearen eguna ospatuko da, eta, horrenbestez, erakunde akademikoa itxita egonen da, liburutegiak izan ezik.

zoom NUPeko Arrosadiko campuseko Liburutegiaren irudia.

NUPeko Arrosadiko campuseko Liburutegiaren irudia.

Arrosadiko campusean, Liburutegiko ikasketa-aretoa irekita egonen da 09:00etatik 22:45era, apirilaren 26 eta 27an, maiatzaren 1, 2, 3, 4, 10, 11, 17, 18, 24, 25 eta 31n eta ekainaren 1, 7, 8, 14 eta 15ean. Gainera, apirilaren 26tik ekainaren 14ra bitarteko larunbatetan, Ikasgelategiko (beheko solairua) 04. ikasgela irekita egonen da ikasteko 08:00etatik 14:45era.

Irekitzeko egun-orduak Tuteran

Tuterako campusean, Liburutegia zabalik egonen da Iruñekoaren egun beretan, 09:00etatik 21:45era, bai eta Iruñeko Osasun Zientzietako campuseko liburutegia ere.

Asteburu horietan, hiru campusetan, erakunde akademikoko ikasleak bakarrik sartuko dira liburutegietara. Arrosadiko campuseko liburutegian, aktibatuta egonen da tornuen bidez sartzeko sistema, eta gainerako bi campusetako liburutegietan, NUPeko egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Asteko gainerako egunetan, hiru liburutegiek ohiko ordutegia izanen dute, 08:00etatik 21:00etara. Instalazioei buruzko informazio guztia Unibertsitatearen webgunean  dago kontsultatzeko.