Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Innova Klubarekin lankidetzan, “Belaunaldi berrirako inbertsioa. Kandela japoniarren hastapenak” izenburuko prestakuntza-jarduera antolatu du. Apirilaren 29an, asteartea, izanen da, 19:00etatik 20:30era, Arrosadiko campuseko ikasgelategiko 018. ikasgelan (beheko solairua). Saioa interesa duen edonorentzat da, sarrera librea izanen da aldez aurretik “online” izena emanda, eta haren helburua da inbertsioak eta finantza-merkatuak hurbiltzea haietan esperientziarik ez dutenei, eta giltzarri diren tresnak emanen ditu erabaki informatuak hartzeko.

Topaketa burtsa-analisiaren funtsezko kontzeptuetarako sarrera erraz bat izateko dago diseinatuta, aldez aurretik esperientziarik izan beharrik gabe. Zehazki, kandela japoniarren erabilera jorratuko da, merkatuaren mugimenduak interpretatzeko eta inbertsio-erabakiak bideratzeko erabiltzen den ikusizko tresna bat.

Saioko hizlaria

Antonio García Amate NUPeko INARBE Institutuko  Enpresen Kudeaketa Saileko irakasle laguntzaile doktoreak emanen du saioa. Hizlaria kontabilitate eta finantza korporatiboetan aditua da, eta esperientzia profesionala eta ikerketa arloko esperientzia du hainbat arlotan, hala nola finantza korporatiboak, energiaren sektorea eta finantza jasangarriak. Gainera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) finantza-aholkulari gisa egiaztatu du.

Innova Kluba saioa antolatu duen entitateak ekintzailetza, lidergoa eta talentu gaztea sustatzen ditu, bai eta garapen pertsonal eta profesionalak bultzatuko dituzten jarduerak ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi Innova Klubaren posta elektronikoko helbidera (contacto@innovanavarra.com) edo bisitatu bere webgunea (www.innovanavarra.com).